Konbergentzia teknologiko

Konbergentzia teknologikoa aparte abiatutako zenbait sistema teknologikok antzeko bideetatik eboluzionatzeko duten joera da. Adibidez erlojuak, telefonoak, telebista, konputagailuak eta prentsa aparteko teknologiak ziren, baina digitalizazioa eta telekomunikazioak direla-eta gero eta lotuago daude teknologikoki.

Definizioak aldatu

"Konbergentzia teknologikoa ezagutza, tresnak eta giza jarduera garrantzitsuen integrazio sakona da, helburu komun bati begira, gizarteak ekosistema fisikoa edo soziala aldatu ahal izan dezan galdera berriei erantzunez. Kasuan kasuko ekosistemako aldaketa horiek aukera, joera eta bide berriak irekitzen dituzte prozesuaren hurrengo fase dibergentean" (Roco 2002,[1] Bainbridge eta Roco 2016[2]).

Siddhartha Menonek integrazio eta digitalizazio gisa definitzen du konbergentzia Policy initiative Dilemmas on Media Covergence: A Cross National Perspective lanean. Digitalizazioa ez da azpiegitura fisikoagatik bakarrik definitzen, dituen edukiengatik edo bitartekoengatik baizik. Blackman-entzat (1998) zerbitzu teknologikoen eta industriaren egituren bilakaeraren joera da konbergentzia.[3] Geroago, konbergentzia modu zehatzagoan definitu zen: telekomunikazioak, informatika eta irrati-difusioa bit digitalen fluxu bakar batean bateratzea da konbergentzia.[4][5][6] Mueller ez dator bat baieztapen honekin: konbergentzia, berez, komunikabide-mota guztiez jabekuntza teknologia bakar baten eskutik, ordenagailu digitalak.[7][8]

Historia aldatu

Konputazio-sistemak, hasierako garaietan, oso handiak eta astunak ziren. Geroago, teknologia eta informatika garatzen dira konputagailu txikiagoak baina elkarrekin konektatuta konputagailu handien lan bera egin ahal izateko. Konputagailu-sareak giltzarri dira horretan.

Teknologiaren bilakaerak ahalbidetu du konbergentzia garatu ahal izatea. Teknologiaren bidez, produktu, prozesu eta zerbitzu berriak sortzen dituzten gailuak, prozedurak eta trebetasunak lortzen dira.

Digitalizazioak eta Internetek areagotu egin dute konbergentzia-prozesua.

Konbergentzia teknologikoaren osagaiak aldatu

Konbergentzia teknologikoan funtsezko bost osagai daude:

  1. Teknologia. Ohikoa da oso desberdintzat jotzen diren teknologiek aldeak lausotzen dituzten ezaugarriak garatzea denborarekin. 1995ean, telebista bat eta sakelako telefonoa erabat desberdinak ziren; azken urteotan, berriz, antzeko ezaugarriak izan ditzakete: WiFi bidez konektatzeko gaitasuna, Interneten oinarritutako baliabide aberatsak erreproduzitzea eta aplikazioak exekutatzea.
  2. Bitartekoak eta edukiak. Telebista eta Interneteko zerbitzuak bereizitzat hartzen ziren lehen, baina konbergentzia ematen ari da. Litekeena da musika, filmak, bideo-jokoak eta bestelako edukiak bateratzea etorkizunean.
  3. Aplikazioak eta zerbitzuak. 90eko hamarkadaren amaieran alde handia zegoen kontsumitzaileei zuzendutako software eta zerbitzuetan kontsumitzaileei zuzendutakoekin alderatuta. Denborarekin, muga hori lausotu egin da.
  4. Robotak eta bestelako makinak. Gero eta ohikoagoa da ibilgailuek edo etxetresna elektrikoek bezalako makinak ezaugarri autonomoak izatea, teknikoki robot bihurtzen dituztenak.
  5. Errealitate birtuala/Errealitate areagotua: simulazioak, jokoak eta informazio-inguruneak entitate digitalak dira eta bizitza errealarekiko konbergentziara doazela jo daiteke.

Erreferentziak aldatu

  1. Roco, MC. (2002). «'Coherencia y divergencia de las megatendencias en ciencia e ingeniería» J Nanopart Res 4 (1-2): 9-19. Bibcode2002JNR.....4....9R..
  2. Bainbridge, W.S.; Roco, M.C.. (2016). «'Science and technology convergence: with emphasis for nanotechnology-inspired convergence» J. Nanoparticle Res. 18 (7): 211.  doi:10.1007/s11051-016-3520-0. Bibcode2016JNR....18..211B..
  3. Blackman, C. (1998). «Convergencia entre las telecomunicaciones y otros medios de comunicación: ¿cómo debe adaptarse la regulación?» Telecommunication Policy 22 (3): 163-170.  doi:10.1016/s0308-5961(98)00003-2..
  4. Collin, 1998; Gates, 2000
  5. Conlins, R. (1998). «Back to the future: Digital Television and Convergence in the United Kingdom» Telecommunication Policy 22 (4-5): 383-96..
  6. Gate, A. (2000). «Convergence and competition: Technological change, industry concentration and competition policy in the telecommunications sector» University of Toronto Faculty of Law Review 58 (2): 83-117..
  7. Mueller, 1999, p. 2
  8. Mueller, M. (1999). «Digital Convergence and its consequences» Javnost/The Public 6 (3): 11-27..

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu