Singularitate teknologiko

Singularitate teknologikoa adimen artifizial orokorraren etorrera hipotetikoa da. Singularitate teknologikoak konputagailu, sare informatiko edota robot batek bere burua etengabe hobetzea ekarriko luke. Hipotesi honen arabera, hobetze ziklo honen errepikapenek kontrolik gabeko efektua eragingo luke, inteligentzia leherketa, honetan makina adimenduek gero eta makina belaunaldi boteretsuagoak diseinatuko lituzkete, azkenean gizakia bera baino intelektualki adimenduagoak bihurtuz.

"Singularitate" izendapena testuinguru honetan lehenbizikoz 1958an John von Neumann hungariar matematikari eta fisikariak erabili zuen. 1958an Con Neumannekin izandako solasaldi baten laburpen baten aipamenean, Stanislaw Ulam poloniar matematikariak honela deskribatu zuen: "gero eta azkarragoa den bilakaera teknologikoak eta gizakion bizimoduaren aldaketek, giza arrazaren historian nolabaiteko funtsezko singularitate baten etorrera ekarriko dutela dirudi, eorain arte ezagutzen ditugun gizakion ohiko gaietatik haratago doana". Vernor Vinge estatubatuar matematikari, informatikari eta zientzia-fikziozko idazleak izendapena hedatu eta ospetsu egin zuen, bere arabera adimen artifiziala, gizakien hobekuntza biologikoa, edota burmuin-ordenagailu interfazek singularitatearen kausak izan litezke. Raymond Kurzweil estatubatuar asmatzaile, zientzialari eta idazleak The Computer and the Brain idazlan klasikoaren hitzaurrean Von Neumannek izendapena erabili zuela aipatu du.

Kurzweilek singularitatea 2045an jazoko dela aurreikusi du, aldiz Vingek 2030ean. 2012ko Singularitatearen Biltzarrean Stuart Armstrongek adituen adimen artifizial indartsuaren aurreikuspenei buruzko ikerketa burutu zuen, honetan aurreikuspen data ugari topatu zituen, bataz besteko data 2040 inguruan ipiniz. 2012an Amstrongek AGIren kalkuluetako ziurgabetasun mailaz eztabaidatzean, «Ez dago guztiz formalizatua, baina nire gaur egungo kalkuluen %80aren arabera 100 urtetara jazoko litzateke».

Oxfordeko Future of Humanity Instituten kalkulatu dutenez, litekeena da 2075 eta 2090 artean gizakiak bezain adimentsuak izango diren makinak egotea, hau da, singularitatea gertatzea[1].

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu