Konami kodea (japonieraz: コナミコマンド Konami komando?, euskaraz: «Konami komandoa») Konami enpresaren bideo-joko askotan agertzen den trikimailu bat da. Jokalariak jokoaren agintean ondorengo botoi sekuentzia sakatzean datza:

Historia aldatu

Kodea lehen aldiz 1986an erabili zen, Nintendo Entertainment System kontsolarako Gradius bideo-jokoan. Kodearen sortzailea Kazuhisa Hashimoto (1958-11-15 / 2020-02-25) garatzaile japoniarra izan zen. Jokoa probatzen ari zela zailegia iruditu zitzaion eta trikimailu bat txertatu zuen, jokoan aurrera egin ahala lortzen ziren botere bereziak lortzeko.[1]

Kodea 1988ko Contra jokoarekin egin zen ezagun. Gradius baino askoz gehiago saldu zen eta bideo-jokoaren zailtasun maila oso altua zen. Konami kodea sakatzean 30 bizitza jasotzen zituen jokalariak.[2]

Geroztik Konamiren hainbat bideo-jokotan agertu da trikimailua: Castlevaniatik Metal Gearera. Beste enpresek garatutako jokoetan ere erabili da: Fortnite, Final Fantasy, League of Legends...[1]

Erreferentziak aldatu

  1. a b (Ingelesez) «Konami Code creator Kazuhisa Hashimoto has died» GameRevolution 2020-02-26 (Noiz kontsultatua: 2020-02-26).
  2. (Ingelesez) Good, Owen S.. (2020-02-26). «Konami Code creator Kazuhisa Hashimoto dies at 61» Polygon (Noiz kontsultatua: 2020-02-26).

Kanpo estekak aldatu