Komierazko literatura
Komierazko literatura komiera hizkuntzaz egiten den literatura da. Komiera Errusian hitz egiten den Uraldar hizkuntza da eta 390.000 hiztun inguru ditu; beraz, hizkuntza gutxitua da.
Historia
aldatuLehenengo aztarnak XIV. mendekoak dira: San Esteban Permekoa 1372an alfabeto berezi bat asmatu zuen, Abura edo Anbur izenekoa. Erabilera ez zen handia izan eta bakarrik liturgiako eta ikonoetan jasotako idazkunak gordetzen dira.[1] Komieraz idaztekeo lehenengo saiakerak XVI eta XVII. mendean eman ziren, Maly Perm idazkera permikoaz. XVIII. mendearen amaieran alfabeto zirilikoz idatzitako testu batzuk agertu ziren. 1813an gordetzen den komierazko gramatika zaharrena plazaratu zen, A. Flerov-ek idatzitako Zyrjanska grammatika liburua. XIX. mendean, hizkuntza honetaz eta bere ahozko literatura aberatsez (ipuinak, abestiak, atsotitzak) ikerlari asko interesatu ziren. Matthias Castrén filologo finlandiarrak Elementa grammaticae syrjaenae (1844) idatzi zuen. Urte batzuk geroago Ferdinand Johann Wiedemann lan horrekin jarraitu zuen, Grammatika der syrjanischen sprache (1884) eta Syrjanisch-Deutsches Wörterbuch (1880) liburuak plazaratuz. Lan horiei esker hizkuntza permikoak ezagutu ziren, bereziki Anders Jans Sjögren, N. Nadezhdin eta G. Lytkin errusiar filologoei esker. Urte horietan ere komierazko literatura idatziaren benetako sortzailea agertu zen, Ivan Alexeievich Kuratov (1839-1875). Kuratov poeta progresista izan zen eta bere lanetan komi herriak pairatzen zuen zapalkuntza abestu zuen.
1918tik aurrera komieraz idatzitako lehen lanak plazaratu ziren, batez ere Zyrianskaia Zhizn' (1919) egunkariaren sortzearekin batera. 1920an Komi Argitalpenen Etxea eta Komi Eskola Nazionala sortu ziren. Aldi berean, aldizkari bat agertu zen, Ordym (Bidea), geroago Voyvyv Kodzuv (Iparraldeko Izarra) bezala ezagututa.
Idazleak
aldatuXIX. mendean
aldatu- Ivan Kuratov (1839-1875): literatura honen benetako sortzailea.
XX. mendean
aldatu- Aintzindariak: Nebdinsa Vittor (V. A. Savin, 1888-1943); Mijail Lebedev (1887-1951), komieraz egindako lehen komedia musikalaren egilea, Nastuk (1928), Tima Vende' (V. T. Christalev, 1890-1939) eta Illia Vaso (1895).
- 30. hamarkadan: A. Fedorov (1909-?), I. V. Iz'iurov (1910-?), I. I. Pystin (1907-1951); P. G. Doronin (1904-1967) eta Vassily Yujnin (1906-1960). Bigarren Mundu Gerran asko frontean hil ziren: A. P. Razmyslov (1915-1943), V. I. Elkyn (1912-1942), V. P. Latkin (1907-1942), I. N. Simakov (1906-1943) eta I. A. Osipov (1911-1942). Gutxi batzuk bizirik atera ziren: S. A. Popov (1913), S. I. Ermolin (1914-1961), N. M. Diakonov (1911) eta Ivan Vavilin (1911).
- 60. hamarkadatik aurrera: A. A. Lyiurov (1923), V. A. Shiriayev (1926), P. F. Shajov (1931), I. G. Toropov (1928), G. A. Yushkov (1939), A. E. Vanee (1933). Posteriormente aparecieron A. A. Vezhev, V. A. Latysheva (1933), A. K. Mykushev (1926) eta A. N. Fedurova (1912).
Erreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Frantsesez):Komierazko literatura.