Koltur
Koltur Faroe uhartetan dauden hemezortzi uhartetako bat da. Norvegiako itsasoan dago.
Koltur | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Kolturshamar (en) |
Garaiera | 478 m |
Mota | uharte |
Azalera | 2,5 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 61°59′21″N 6°58′35″W / 61.9891°N 6.9763°W |
UTC ordua | UTC±00:00 |
Honen parte da | Faroeak |
Region of the Faroe Islands | Streymoy |
Municipality of the Faroe Islands | Tórshavn Municipality |
Ur-gorputza | Ozeano Atlantikoa |
Leku geografikoa | Faroeak |
Etimologia
aldatuKoltur izena "zaldiko" bezala euskaratu daiteke. Ondoan, bestetik, Hestur uhartea dago, honekin oso lotuta, eta bere izena euskaraz "zaldia" da.[1]
Ezaugarriak
aldatuUhartearen puntu garaiena Kolturshamar mendia da (478 m). Zabalera osoa 2,31 km²koa da.
Faroeetan Koltur jendeztatua dagoen uharte txikiena da. Orain urte batzuk etsaiak ziren bi familia bizi ziren, 50 pertsona inguru; haien artean ez zuten inongo komunikazioarik izaten. Uhartean herrixka bakarra dago, Koltur. Joan den mendeko larogeigarren hamarkadan biztanle guztiek uharte utzi zuten.
Geroztik bakarrik bi pertsona itzuli ziren. Kirkjubøur herritik Patursson familia 1994an itzuli zen. Haien helburua eraikin batzuk berreskuratzea eta uhartean berriro ere abeltzaintza sartzea. Halaber, turismoa landu nahi zuten. Paturssonek eragindako berrikuntzekin batera portu txiki bat sortu zen baina ez dago ferryrik. Uhartera joateko astean hiru aldiz helikoptero bat dago.
Hegaztientzako inguru garrantzitsua
aldatuUhartearen kostaldeko zatirik handiena BirdLife Internationalek hegaztien gune garrantzitsu gisa identifikatu du,[2] bereziki hegaztientzako ugalketarako gune gisa, batez ere espezie hauentzat: Ekaitz-txori txikiak (5000 bikote), Lanperna-musuak (20.000 bikote) eta Martin hegalzuriak (50 bikote).
Iruditegia
aldatu-
Etxe tradizionalak berreskuratuak.
-
Kolturreko portua.
-
Uhartearen paisaia.
-
Hondartza eta etxe zaharrak.
-
Koltur mendebaldeko labarrak.
Erreferentziak
aldatu- ↑ en.m.wiktionary.org
- ↑ http://datazone.birdlife.org/site/factsheet/koltur-iba-faroe-islands-(to-denmark)/text
Kanpo loturak
aldatu- (Ingelesez): Kolturri buruzko informazio turistikoa.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Koltur |