Stremoy eskualdea eta barrutia (faroeeraz Stremoyar sýsla og valdømi) Faroetako uharte handiena da. Stremoy uharteak (Tórshavn hiriburua bertan dago) eta hegoaldeko hiru uharte txikik (Koltur, Hestur eta Nólsoy) osatzen dute.

Streymoy eskualdea
 Faroeak
Administrazioa
Estatua DNK
HiriburuaTórshavn
Geografia
Koordenatuak62°07′54″N 7°01′10″W / 62.13167°N 7.01944°W / 62.13167; -7.01944
Azalera373 km²
Punturik altuenaKopsenni (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria22.400
Dentsitatea0,06 bizt/km²
Informazio gehigarria
Eskualde autonomoa Faroeak
UharteakStreymoy, Koltur, Hestur eta Nólsoy
Ordu eremuaUTC±00:00

Geografia aldatu

Eskualdeak 373 km² ditu eta guztira 22,400 biztanle ditu. Uhartea luzaxka da eta hego-ekialdean bi fiordo sakon ditu, Kollafjørður eta Kaldbaksfjørður. Menditsua da eta mendebaldean 500 metroko altuerara iristen diren labarrak ditu. Mendi garaiena Kopsenni da (789 m).

Landaretzari dagokionez, ez dago zuhaitzik, hirietan landaturikoak salbu, eta belarrak uhartea estaltzen du.

Garraioa aldatu

Streymoy zubi bidez Eysturoy uhartearekin loturik dago eta ferri bidez gainontzeko uharteekin.

Fauna aldatu

BirdLife International erakundeak Hegaztientzako Eremu Garrantzitsua (IBA, Important Bird Area) izendatu du. Hegazti aipagarriak ipar fulmarra (75.000 bikote), lanperna-musua (20.000), antxeta hankabeltza (9.000), ekaitz-txori txikia (2.500), martin hegalzuria (300)... dira.

Udalerriak aldatu

  1. Tórshavn, 19.339 biztanle (Hoyvík eta Argir suburbioak barne).
  2. Vestmanna, 1.234 biztanle.
  3. Kvívík, 615 biztanle.

Iruditegia aldatu


Kanpo estekak aldatu

{{#coordinates:}}: cannot have more than one primary tag per page