Ireki menu nagusia

Kolkikoak liliazeoen familiako Colchicum generoko landareak dira. Landare erraboildunak dira, azafraiaren antzekoak. Udaberrian eta udazkenean hazten dira, lorea beste atalik gabe aurrena. Hostoak gero ateratzen zaizkie, oinean guztiei. Lorea zuri arrosa edo morexka izaten dute. Berez belardietan hazten dira, baina lorezaintzan ere nahiko erabiliak dira. Kolkizina izeneko alkaloidea dute batzuek hazian eta erraboilean. Kolkiko ezagunena azpelarra da. Asiako ekialdekoak eta Mediterraneoko kostaldekoak dira, eta generoak 60 bat espezie ditu.

Kolkiko
Colchicum speciosum000.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaLiliales
FamiliaColchicaceae Colchicaceae
Generoa Colchicum

EspezieakAldatu

Hona hemen Colchicum generoaren espezieak World Checklisten arabera:[1]

GaleriaAldatu

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kolkiko