Koleto etxea Zaraitzu ibaxako Otsagabia udalerriko XVIII. mendeko etxe bat da. 1786an eraikia, Udalak erosi zuen bertan herriko museo etnografikoa sortzeko. Barruan dauden altzari eta apaingarri gehienak, berriz, 1920koak. Pirinioetako sukalde tradizional bat ere badu, tximinia handi batekin; gisa horretako bakarrenetakoa da.[1]

Koleto etxea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaOtsagabia
Koordenatuak42°54′28″N 1°05′28″W / 42.90781°N 1.09119°W / 42.90781; -1.09119
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1786
Kontaktua
HelbideaLabaria 10

Eraikina aldatu

Konbentzioaren Gerran, 1794ko urriaren 17an, frantsesek Otsagabiako hiribildua erre eta 182 etxe erre zituzten. Horregatik, Otsagabian XVIII. mende bukaerako edo XIX. mendeko etxeak dira nagusi. Koleto etxearen jatorrizko eraikuntza datatzeko orduan nolabaiteko ezberdintasuna dago, 1718an beste iturri bat 1786an kokatuz.

Koleto Etxea herrian ugari diren jauretxeen adibide bakanetako bat da, harlanduzko fatxada eta lau isurkiko teilatu inklinatuak dituen arkitektura herrikoiko estalkia dituena, gaur egun jatorrizko egoeran dirauena; Pirinioetako etxe zaharraren eredua da, non elementu bereizgarrienetako bat sukalde tradizionala eta tximinia dituen, eta horietatik oso gutxi geratzen dira Nafarroan.[2]

Pandemia betean erosi zuen Otsagabiko Udalak eraikin hori, jabeek salgai jarri bezain pronto. “Bagenekien udalak erosten ez bazuen, etxea hotel bilakatzeko eskuratuko zuela norbaitek. Guk erosi nahi izan dugu, gure herriko garai bateko etxeak nolakoak ziren erakusteko; altxor bat da, eta erakutsi nahi dugu. Koleto etxea, gainera, kultur ekinaldiak hartzeko toki bilakatu nahi dugu”.[3]

Urte batzuk zeraman Otsagabiko udalak helburu horrekin lanean. 20 bolondresekin batera Koleto etxea proiektua landu zuen. Prozesu parte-hartzaile baten bitartez proiektua gorpuzten joan zen, aintzineko bizimoduaren erakuslehio izateko. Horretaz aparte, bertako patioa kultur espazio bilakatuko dute.[4]

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu