Kokzigodinia

Kokzix edo uzkorno inguruko mina

Kokzigodinia kokzix edo uzkorno inguruetan sortutako minari esaten zaio,[1] normalean esertzean pizten dena.

Kokzigodinia
Deskribapena
Motabizkarreko mina
bone disease (en) Itzuli
EspezialitateaErreumatologia
Identifikatzaileak
GNS-10M53.3
GNS-9724.79

Historia aldatu

Kokzigodinia baten lehen aipua 1588koa da, Henri de Smet mediku flandriarrak egina. Halere, izen hori James Young Simpson zirujau eskoziarrak eman zion 1859an; izen honekin egitate klinikoa adierazi zuen bakarrik, haren jatorria apropos izendatu barik.[2] Izan ere, ez zegoen kokzigodiniaren jatorriari buruzko adostasunik, eta eztabaida XX. mendeko erdi aldean areagotu zen.[3] 1994tik aurrera, Jean-Yves Maigne frantsesa kokzixaren mugikortasun arazoen kontzeptuaz hitz egiten hasi zen.[4]

Anatomia aldatu

Kokzixa garai baten gure espeziearen aurrekariek zuten buztanaren aztarna dela uste da. Elkartutako 3-5 ornoz osatua egoten da, baina pertsona batetik bestera aldaera handiak daude: segmentuen artean disko aztarnak egon daitezke edo ez; ornoen artean giltzadura gehiago edo gutxiago egon daitezke; giltzadura hauek kapsula sinobiala izan dezakete, edo sinfisi forma hartu; eta egituren artean malgutasun handiagoa edo txikiagoa egon daiteke. Kokzixaren mugikortasuna ere asko aldatzen da pertsona batetik bestera.[5]

Kokzixaren aurre aldeak forma ahurra hartzen du, eta atzeak ganbila; baina angeluak ere alde handia har dezake pertsona batetik bestera.

Erlazio anatomikoak:[6]

  • Sakro-kokzix artikulazioa (sinfisi edo sinobial motakoa).
  • Gluteus maximus eta coccygeus muskuluak.
  • Corpus anococcygeum lotailua.

Etiologia aldatu

Kokzigodiniaren arrazoi nagusiak bi dira:[1]

Beste arrazoiak: sakro-kokzix artikulazioaren ezegonkortasuna, eserita pasatutako denbora luzearekin narritadura eta mina ekar daitekeena; ingurune horretako traumatismo txiki errepikatuak.[7]

Klinika aldatu

Kokzigodiniak bat-batean has daitezke (traumatismo baten ondorioz) edo pixkanaka.

Mina sakro-kokzix artikulazioaren gainean igartzen da, batzuetan azalean eta bestetan sakonago. Zoru pelbikorantz irradiatu daiteke, baita ipurmasail, gerri eta izterretara ere.

Mina eseriz gero areagotzen da, batez ere eserleku gogorraren gainean. Kaka egitean, sarketan edo oinez ere handitu daiteke.[3]

Honen eraginez, askotan pazientea ipurmasail bakarraren gainean esertzen da, edo pauso txikiekin dabil. Belauniko edo alde batera etzanda ere mina hobeto jasaten du.[1]

Diagnostikoa aldatu

 
Kokzixaren ikuspegi sagitala, eserita eta zutik.

Ikusketan, normalean kanpotik dena normala da. Kokzix gainean egindako presioan, berriz, mina agertzen da.

Ondestearen ukipenean, levator ani muskulua ukitzeak eta kokzixa bera mugitzeak mina handitzen du.

Diagnostikoan egin beharreko lehen gauza arazoa kokzixarekin lotua dagoen edo ez zehaztea da. Azterketa fisiko, erradiografia eta erresonantzia magnetikoek lotuta egon daitezkeen hainbat arazo ikusteko balio dezakete, hala nola Tarloven kisteak edo bizkarrezurreko lesioak. Gogoratu behar da, anatomia liburuetan ez bezala, kokzixa 3-5 zatiz osatua egoten dela; beraz ez dira arraroak izaten "haustura" diagnostiko okerrak.[8] Kokzixean min eman dezaketen beste patologiak ezeztatzea ere komeni da, hala nola schwannomak, neurinomak edo kisteak (araknoide, cauda equina...).[5]

Mina kokzixetik datorren ala ez zehazteko modu erraza anestesiko lokal bat erabiltzea iaten da; mina gutxitzen bada, arazoa benetan kokzixetik datorrela esan nahiko luke.[9] Kasu horretan, froga erradiologiko dinamikoetan kokzixaren mugimenduan anomaliak aztertzen dira.[10]

Kokzixaren mugimendu sagital normala 5 eta 25º artean egoten da, eseritako postura eta zutikakoaren artean. Kokzigodinia duten pertsonek, askotan, hipomobilitatea erakusten dute (<5º) edo hipermobilitatea (>25º).[1] Mugimendu hau intzidentzia angeluarekin neurtzen da (pazientea eserita dagoenean kokzixaren puntak eserlekuarekin hartzen duen angelua). Angelua txikia bada (kokzixa eta eserlekua ia paraleloak) kokzixaren flexioa egon dela esaten da. Angelu handiak, berriz (kokzixa eta eserlekua ia perpendikularrak), kokzixaren estentsioa erakusten du.[10]

Tratamendua aldatu

Kokzigodinia tratatzeko hainbat bide daude:[1]

  • Esertzean min hartzen denean, kokzix azpia libre uzten duen kuxin batek sintomak arindu ditzake.
  • Kaka egiterakoan min hartzen denean, gorotzak biguntzeko dieta lagungarria izaten da.
  • Tratamendu farmakologikoak mina arindu dezake: antiinflamatorio ez esteroideoekin emaitza onak lortzen dira; eta minaren jatorri zehatza ezagutzen bada, artikulazioan kortikosteroideak injektatu daitezke (zirujau ortopedikoen eskutik).[11] Kasu batzuetan, nerbio blokeoak ere egin daitezke ganglion impar mailan.[12]
  • Fisioterapia mailan, esku terapiaren bidez kokzixeko biomekanika (artikulazioak eta muskuluak) orekatzen saia daiteke.[6] Zoru pelbikoaren ariketek ere lagun dezakete.[13] Hidroterapia, elektroterapia, termoterapia ere erabiltzen da.[5] Kasuen zati handi batean hobekuntza nabarmena lortzen da.[14]

Orokorrean, tratamendu kontserbatzaileekin emaitza onak lortzen dira kasuen %90ean.[5] Hobetzen ez diren kokzigodinia kasuetan, tratamendu kirurgikoa (kokzixa erauztea) erabil daiteke.[15]

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d e Patel, Ravi; Appannagari, Anoop; Whang, Peter G.. (2008-05-07). «Coccydynia» Current Reviews in Musculoskeletal Medicine 1 (3-4): 223–226.  doi:10.1007/s12178-008-9028-1. ISSN 1935-973X. PMID 19468909. PMC 2682410. (Noiz kontsultatua: 2019-09-27).
  2. (Ingelesez) Howorth, Beckett. (1959). «The Painful Coccyx» Clinical Orthopaedics and Related Research® 14: 145. ISSN 0009-921X. (Noiz kontsultatua: 2019-09-27).
  3. a b Nathan, S. T.; Fisher, B. E.; Roberts, C. S.. (2010-12-01). «Coccydynia» The Journal of Bone and Joint Surgery. British volume 92-B (12): 1622–1627.  doi:10.1302/0301-620X.92B12.25486. ISSN 0301-620X. (Noiz kontsultatua: 2019-09-27).
  4. Maigne, J. Y.; Guedj, S.; Straus, C.. (1994-04-15). «Idiopathic coccygodynia. Lateral roentgenograms in the sitting position and coccygeal discography» Spine 19 (8): 930–934.  doi:10.1097/00007632-199404150-00011. ISSN 0362-2436. PMID 8009351. (Noiz kontsultatua: 2019-09-27).
  5. a b c d (Gaztelaniaz) «Coccigodínia» Osteobcn 2014-11-05 (Noiz kontsultatua: 2019-09-28).
  6. a b (Gaztelaniaz) Larrañaga, Oier Gorosabel. Kokzigodinia edo ipurdiko mina | Aixebe & Abante Fisioterapia. (Noiz kontsultatua: 2019-10-05).
  7. Foye, Patrick M.; Buttaci, Charles J.; Stitik, Todd P.; Yonclas, Peter P.. (2006-9). «Successful injection for coccyx pain» American Journal of Physical Medicine & Rehabilitation 85 (9): 783–784.  doi:10.1097/01.phm.0000233174.86070.63. ISSN 0894-9115. PMID 16924191. (Noiz kontsultatua: 2019-09-27).
  8. «Kim: Clinical differences between types of coccygodynia» www.coccyx.org (Noiz kontsultatua: 2019-09-27).
  9. «Marx: Coccydynia/Levator Syndrome, A Therapeutic Test» www.coccyx.org (Noiz kontsultatua: 2019-09-27).
  10. a b Maigne, J. Y.; Doursounian, L.; Chatellier, G.. (2000-12-01). «Causes and mechanisms of common coccydynia: role of body mass index and coccygeal trauma» Spine 25 (23): 3072–3079.  doi:10.1097/00007632-200012010-00015. ISSN 0362-2436. PMID 11145819. (Noiz kontsultatua: 2019-09-27).
  11. (Ingelesez) Maigne, Jean-Yves; Tamalet, Bertrand. (1996-11-15). «Standardized Radiologic Protocol for the Study of Common Coccygodynia and Characteristics of the Lesions Observed in the Sitting Position: Clinical Elements Differentiating Luxation, Hypermobility, and Normal Mobility» Spine 21 (22): 2588–2593. ISSN 0362-2436. PMID 8961446. (Noiz kontsultatua: 2019-09-27).
  12. (Ingelesez) Foye, Patrick; Buttaci, Charles; Stitik, Todd; Yonclas, Peter. (2006-9). «Successful Injection for Coccyx Pain» American Journal of Physical Medicine & Rehabilitation 85 (9): 783–784.  doi:10.1097/01.phm.0000233174.86070.63. ISSN 0894-9115. PMID 16924191. (Noiz kontsultatua: 2019-09-27).
  13. Lirette, Lesley Smallwood; Chaiban, Gassan; Tolba, Reda; Eissa, Hazem. (2014). «Coccydynia: An Overview of the Anatomy, Etiology, and Treatment of Coccyx Pain» The Ochsner Journal 14 (1): 84–87. ISSN 1524-5012. PMID 24688338. PMC 3963058. (Noiz kontsultatua: 2019-09-27).
  14. (Ingelesez) Thiele, George. (1963-11). «Coccygodynia: Cause and treatment» Diseases of the Colon & Rectum 6 (6): 422–436.  doi:10.1007/BF02633479. ISSN 0012-3706. PMID 14082980. (Noiz kontsultatua: 2019-09-27).
  15. (Ingelesez) Onghena, Patrick; Houdenhove, Boudewijn Van. (1992-5). «Antidepressant-induced analgesia in chronic non-malignant pain: a meta-analysis of 39 placebo-controlled studies» Pain 49 (2): 205–219.  doi:10.1016/0304-3959(92)90144-Z. ISSN 0304-3959. PMID 1535121. (Noiz kontsultatua: 2019-09-27).

Kanpo estekak aldatu