Koiotea eta Hankarina
Koiotea eta Hankarina (ingelesez Wile E. Coyote and the Road Runner) 1949an Chuck Jones marrazkilariak Warner Brothers ekoiztetxerako sortu zuen marrazki bizidun telesaila bat da. Pertsonaiak sortzerakoan, Chuck Jones marrazkilaria Mark Twain idazlearen Roughin It izenburuko liburuan oinarritu zen, hartan Twainek gosez zeuden koioteek hankarinak ehiza zitzaketela baitzioen.
Koiotea eta Hankarina | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Charles Jones |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Ezaugarriak | |
Ekoizpena | |
Konpainia ekoizlea | Warner Bros. |
Bi pertsonaiak mutuak dira, hots, ez dute hitzik esaten, baina Hankarinak darabilen onometopeia bakarra "Bip, Bip!" da (ingelesez, "Beep, Beep!"), Hankarinaren ikur bilakatuda.