Kleopatra II.a Egiptokoa
Kleopatra II.a Egiptokoa (K.a. 185-K.a. 116) Ptolomeo V.aren eta Kleopatra I.a Egiptokoaren alaba eta Ptolomeotar dinastiako Egiptoko erregina izan zen.
Kleopatra II.a Egiptokoa | |||
---|---|---|---|
K.a. 175 - K.a. 164 ← Ptolomeo VI.a - Ptolemy VIII Physcon (en) → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | K.a. 185 | ||
Herrialdea | Antzinako Egipto | ||
Heriotza | K.a. 116 (68/69 urte) | ||
Familia | |||
Aita | Ptolomeo V.a | ||
Ama | Kleopatra I.a Egiptokoa | ||
Ezkontidea(k) | Ptolomeo VI.a Ptolemy VIII Physcon (en) | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Anai-arrebak | ikusi
| ||
Leinua | Ptolomeotar dinastia | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | antzinako greziera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | monarka |
Bere ama K.a. 175ean hil ondoren bere anaia Ptolomeo VI.arekin ezkondu zen K.a. 173an, eta biak, bere beste anaia Ptolomeo VIII.arekin batera Egiptoko elkargobernariak izan ziren K.a. 171 eta K.a. 164 bitartean.
K.a. 170ean Antioko IV.a Epifanes Siriakoak Egipto inbaditu zuen, azkenik Erromaren laguntzarekin Egiptok K.a. 168an irabazi zuen gudu bat eraginez.
Kleopatra bere seme Ptolomeo VII.aren erregeorde bihurtu zen bere senarra K.a. 145ean hil ondoren, eta hurrengo urtean bere anaia Ptolomeo VIII.a Fiskonekin ezkondu zen. Honek bere iloba eta semeordea zena hil eta bere burua errege izendatu zuen. K.a. 142an, Kleopatra II.agandik dibortziatu gabe, honen alaba eta bere iloba zen Kleopatra III.arekin ezkondu zen, tronura lotuz.
K.a. 131n Kleopatra bere anaia Ptolomeo VIII.aren aurkako matxinada baten buru izan zen, Egiptotik kanporatu ahal izan zuena Kleopatra III.arekin batera. Ondoren Ptolomeo VIII.aren 12 urteko semea zen Ptolomeo Menfitis izendatu zuen errege. Baina Ptolomeo VIII.ak bere semea hiltzea agindu zuen, honen ondoren Kleopatrak erregetza bakarrik hartu zuelarik. Tronua Seleuzidar Inperioko Demetrio II.a Nikatorri eskaini zion, baina Ptolomeo VIII.ak hau ere hiltzea agindu zuen eta Kleopatrak Sirian babestu behar izan zuen K.a. 127an. Ptolomeo VIII.a orduan Egiptora itzuli zen eta berarentzat aldarrikatu zuen tronua. K.a. 124an publikoki aldarrikatu zen bera eta Kleopatraren arteko baketze bat, eta ordutik biek eta Kleopatra III.ak batera gobernatu zuten Ptolomeo VIII.a K.a. 116an hil zen arte. Handik gutxira hilko zen Kleopatra II.a ere.
Aurrekoa Ptolomeo VI.a |
Egiptoko elkargobernaria Ptolomeo VI.a eta Ptolomeo VIII.arekin K.a. 171-K.a. 164 |
Ondorengoa Ptolomeo VIII.a |
Aurrekoa Ptolomeo VIII.a |
Elkargobernaria Ptolomeo VI.a, Ptolomeo VII.a, Ptolomeo VIII.a eta Kleopatra III.arekin |
Ondorengoa Ptolomeo VIII.a eta Kleopatra III.a |
Aurrekoa Ptolomeo VIII.a |
Elkargobernaria Ptolomeo VIII.a eta Kleopatra III.arekin |
Ondorengoa Ptolomeo IX.a eta Kleopatra III.a |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kleopatra II.a Egiptokoa |