Kleenexa gaur egun paperezko musuzapiak, komuneko papera, paperezko toallatxoak eta pixoihalak identifikatzeko erabiltzen den terminoa da. Berez, Kleenex erregistraturiko marka bat da eta Kimberly-Clark multinazionala da haren jabea. 30 herrialdetan ekoizten dira Kleenexak eta beste 170etan saltzen dira. Alta, termino orokortu moduan, zenbait herrialdeetan, kleenex hitza, erabili eta botatzeko paperezko musuzapi guztiak izendatzeko erabiltzen da, haien marka aintzat hartu gabe.

Kleenex
Fabrikazioa
FabrikatzaileaKimberly-Clark
Historia
Sorrera1924
JabeaKimberly-Clark -

Historia aldatu

Lehen mundu gerran, Kimberly-Clark enpresak cellucotton izeneko material batez egin zituen lehen erabili eta botatzeko zapiak. Gasaren aurkako maskarentzat erabiltzen zen kotoiaren lekuan.

Konpainiak aurpegirako lehen zapia 1924an sortu zuen, makillajea eta krema garbitzeko produktu gisa. Merkatuan sartu eta urte gutxira, enpresak erabiltzaileen gutunak jasotzen hasi zen zeinetan aipatzen zen hotzeri arruntaren eta errinitis alergikoaren aurka horrelako zapien izan zezaketen erabilpena. 1930eko hamarkadan, erabili eta botatzeko zapi gisan arrakasta zabaltzen hasi zen eta enpresak "Don't Carry a Cold in Your Pocket" (ez eraman hozturarik zure poltsikoan) eslogana sortu zuen.

Izan zuen arrakastaren ondorioz, zenbait herrialdeetan kleenex hitza edozein erabili eta botatzeko paperezko musuzapi izendatzeko erabiltzen da, edozein dela marka. Herrialde horietan Kleenex marka hizkera arruntera pasa da eta zenbait hiztegik ere, Oxford kasu, hitz hori jaso dute[1].

Claude Hopkins aldatu

Claude Hopkins promozioen aitzindaria eta publizitatearen maitalea Spring Laken, (Michigan) jaio zen. Amaren eskakizunari esker Hopkinsen ikasketetan, bere publizitate ibilaldian eragin handia izan zuen. Arrakastaz aurrera egin zuen publizitatearen munduan garrantzi handia hartu arte, karrera ikasi ez arren. Hala ere, pertsonekiko harremanaren esperientziak, estatusa eta lanbidea kontuan hartu gabe, haien arreta erakartzea eta haien gustuak eta beharrak ezagutzea lortu zuen.

Txikitatik Hopkins hainbat lekutan aritu zen lanean, eskolako atezain gisa, beste etxe batzuetan, eta asteburuetan elizan. Horrez gain, oporretan baserri batean lan egiten zuen. Lan bakoitzean emandako esfortzu guztiagatik, 17 urtekin predikatzaile bihurtu zen, nahiz eta ez zuen oso gustuko, beraz elizako lana utzi zuen. Swenburgoko negozio-eskolan ikasteko adina diru aurreztea lortu zuen eta bertan bukatu zuenean, kontulari-postua lortu zuen. Lan horretatik abiatuta, Bissell Carpet Sweeper Company-n lan egiteko aukera lortu zuen, enpresa honetan sustapen-liburuxkak hobetzeko eskaintza eman zuen horrela bere sormen aldea atera zuen. Zoritxarrez, enpresako zuzendariak asko mugatzen zituen Hopkinsen ideiak beraz, bertatik alde egin zuen eta hainbat agentzietan lan egin zuen: J.L Stack, Liquozone eta azkenengoa eta ospetsuena Lord & Thomas. Bere lanarekin batera, agentziako beste erredaktore batzuei ere irakasten zien, eta liburu asko idaztea erabaki zuen agentziaren printzipioak ordainsaririk jaso gabe uzteko. Arrakasta eta zerbitzu guztiak zirela eta, Lord & Thomasen Administrazio Kontseiluko presidente izendatu zuten. Hala ere, Hopkins zorigaiztoko sentitzen hasi zen, Lord & Thomasen postua utzi eta jaioterrira itzultzea erabaki zuen. Bertan zegoenean, idatzi zituen bere liburu ospetsuenak: Scientific Advertising 1923an argitaratu zuena, eta My life in advertising 1927an argitaratua.

Testuinguru historikoa aldatu

Esan bezala, publizista estatubatuar hau Lord & Thomas publizitate-agentziarentzat hasi zen lan egiten 1908an, Albert Lasker-ek kontratatua. Albert Lasker Estatu Batuetako publizitate modernoaren figura garrantzitsua izan zen, oso gaztetatik hasi zena lanean publizitatean Lord & Thomas agentzian. Harekin batera, beste pertsonaia garrantzitsu batzuk lan egin zuten, hala nola John E. Kennedy eta Claude Hopkins. 1904an, 23 urte zituela, Lasker-ek agentziaren zati bat erosi zuen Lord, agentziaren jabeetako bat, erretiroa hartu zuenean. 30ko hamarkadan, Lord & Thomas munduko publizitate-agentziarik arrakastatsuena bilakatu zen. Azkenean, 1942an, Lasker-ek agentzia utzi eta itxi zuen, beste berri bat sortuz, haien bezeroen egiteke kontuak amaitzeko: Foote, Cone and Belding agentzia.

Lasker-en esanetan, Hopkins ezagutu zuen erredaktorerik hoberenetarikoa zen, eta gainera, publizitatearekiko ikuspegia partekatzen zuten. 18 urtez egin zuten lan Hopkinsek eta Lasker-ek, eta elkarrengandik asko ikasi zutenez, Lord & Thomas agentzia oso arrakastatsua bilakatu zen.

Denbora tarte horretan, Hopkins-ek Kotex eta Kleenex produktu berrien iragarki kanpaina egin zuen, 1920ko hamarkadan.

Lehen Mundu Gerra 1918an amaitu zen eta Estatu Batuetan “20ko hamarkada zoriontsua” bezala ezagutzen zen aldia hasi zen non, gerran parte-hartze arrakastatsua izan ondoren, hazkunde ekonomikoa hasi zen. Horretan, superprodukzioa eta kontsumismoa sustatu ziren, eta estatubatuarren bizi-kalitatea asko hobetu zen, aurretik gerraosteko krisi bat jasan arren.

Erreferentziak aldatu