Klavdia Boiarskikh
Klavdia Sergeievna Boiarskikh[1] (errusieraz: Кла́вдия Серге́евна Боя́рских; Verkhniaia Pyxma, 1939ko azaroaren 11 – Jekaterinburg, 2009ko abenduaren 12a) sobietar iraupen eskiatzailea izan zen, 1964ko Neguko Olinpiar Jokoetan nabarmendu zena.
Klavdia Boiarskikh | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Verkhniaia Pyxma, 1939ko azaroaren 11 |
Herrialdea | Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna |
Heriotza | Jekaterinburg, 2009ko abenduaren 12a (70 urte) |
Hobiratze lekua | Shirokorechenskoe Cemetery (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Ural State Pedagogical University (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | iraupen-eskiatzailea |
Parte-hartzailea
| |
Pisua | 60 kilogramo |
Altuera | 159 zentimetro |
Enplegatzailea(k) | Ural State Technical University (en) |
Jasotako sariak | |
Biografia aldatu
1939ko azaroaren 11n Jekaterinburgetik gertu dagoen Verkhniaia Pyxman jaio zen. Sverdlovsk oblastekoa, hiri garai hartan Sobietar Batasunakoa zen eta gaur egun Errusiar Federaziokoa da.
Kirol karrera aldatu
Austriako Innsbruck hirian ospatu ziren 1964ko Neguko Olinpiar Jokoetan emakumezkoen iraupen eskiko dominatzailea izan zen, parte hartu zuen hiru probak irabaziz, 5 kilometro, 10 kilometro eta 3x5 kilometro erreleboak. Munduko Eski Nordiko Txapelketan bi urrezko domina irabazi zituen 10 kilometro eta 3x5 kilometro erreleboetako proban, baita zilarrezko domina bat ere 5 kilometroko proban 1966ko Munduko Eski Nordiko Txapelketan.