Kiriko (Toledoko gotzaina)

Kiriko (latinez: Quiricus; katalanez: Quirze). Antzinako iturrietan agertzen ez den arren, Kiriko Bartzelonako gotzaina (640 eta 666 artean postu horretan egon zena) Kiriko Toledoko gotzain metropoliarrarekin identifikatzen da (postu horretan 667 eta 680an egon zena).

  • Bartzelonako gotzaina: Hala, 656an ospatu zen Toledoko X. kontzilioko aktak sinatzen agertzen da. Adiskidetasuna eta korrespondentzia izan zuen Ildefonso Toledokoa eta Samuel Tajon Zaragozakoarekin. Kontserbatzen den gutun bategatik, dirudienez Toledora bidaia bat egin zuen Ildefonso hiri horretako gotzain zen garaian, beraz, X. kontzilioaren ondoren. San Ildefonsoren De perpetua virginitate lana Kirikori, Bartzelonako gotzainari eskainia dago. Kontserbatzen den beste gutun batean, Kirikok Tajon Zaragozakoari Txindasvinto erregeak eman zion San Gregorio Magnoren lanaren zatien bilduma bat egitearen enkargua amaitzeko esan zion. Quiricus delako batekin identifikatzen da, gotzaina, iturri mozarabeetan aipatua Santa Eulaliaren omenezko ereserki baten egile eta santa honek Bartzelonan zuen hilobiaren ondoan eginiko monasterio baten sortzaile bezala. Barchinon laete Cucufate vernans izeneko ereserkiaren egiletzat ere hartzen da, San Cucufate edo San Cugaten omenez, hau zalantzazkoagoa den arren.
Kiriko (Toledoko gotzaina)

Toledoko artzapezpikua

667 - 680
Elizbarrutia: Roman Catholic Archdiocese of Toledo (en) Itzuli

Bartzelonako Gotzaina

640 - 666
Oia de Barcelona (en) Itzuli - Idalius of Barcelona (en) Itzuli
Elizbarrutia: Roman Catholic Diocese of Barcelona (en) Itzuli
apezpiku

Bizitza
Jaiotza?
HerrialdeaBisigodoen Erresuma
Heriotza680ko urtarrila ( urte)
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta klerikoa
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaNicene Christianity (en) Itzuli
  • Toledoko gotzain metropoliarra. Hala, 675ean ospatu zen Toledoko XI. kontzilioan agertzen da aktak sinatzen. Felix gotzainaren Vita Sancti Iuliani Toletani Episcopi lanean eta Julian Toledokoaren Historia Wambae regis lanean ere Toledoko gotzain bezala agertzen da. Egutegi Mozarabeak izeneko lanak bere heriotza 680ko urtarrilak 16an datatzen dute. Vita Sancti Iuliani lanaren arabera, Kirikoren oinordekoa 680ko urtarrilak 29an sagaratua izan zen.


Aurrekoa
Ola
Bartzelonako gotzaina
640-666
Ondorengoa
Idalio


Aurrekoa
Ildefonso Toledokoa
Toledoko artzapezpikua
667-680
Ondorengoa
Julian Toledokoa