Toledoko X. kontzilioa
Toledoko X. kontzilioa Hispania Bisigodoan 656ko abenduak 1etik aurrera une horretan errege zen Recesvintok deituta ospatu zen gotzainen biltzar bat izan zen.
Kontzilio honetan ez zuten Narbonense eta Tarraconense probintzietako gotzainek parte hartu.
Esan bezala, kontzilioa 656ko abenduak 1ean hasi zen. Orotara hamazazpi gotzain izan ziren pertsonalki parte hartu zutenak (hiru metropoliarrak, Toledokoa, urte bete beranduago Eugenio II.a izenarekin aita santu aukeratua izango zena, Bragakoa, Fruktuoso, eta Sevillakoa, Fugitivo izenekoa), ordezkatuta egon ziren beste bost gotzainez gain.
Kontzilioan zenbait gai jorratu ziren, horien artean, laikoek eta klerigoek erregeari eginiko leialtasun zina hausteagatik jasoko ziren zigorrak, erruduna sekularizatua edo erbesteratua izango zela adieraziz. Beste kanon batean apaizek juduei eginiko kristau esklabuen salmenten justifikatu gabeko prezio altuari erreferentzia egiten zaio. Gotzainek, etorkizunean juduekin kristau esklabuen komertzioan aritzen ziren klerigoak Elizatik kanporatuak izango zirela adierazi zuten. Eliz diziplinari buruzko kanonak egin ziren eta elizaren bi barne kontu jorratu ziren: Potamio gotzaina monasterio batera erretiratzea eta Dumioko abadea zen Recimiroren testamentua, ahal zituenak baino legatu gehiago ezarri zituena. Jorratutako gaien artean gotzainen ez erregulartasune batzuk nabarmentzen dira, erlijioso zein zibilak.
Aurrekoa Toledoko IX. kontzilioa |
Toledoko kontzilioak 656 |
Ondorengoa Toledoko XI. kontzilioa |