Kingsman: The Secret Service

Kingsman: The Secret Service 2014an estreinatutako komedia, akzio eta espioitza film britaniar-estatubatuarra da. Matthew Vaughnek zuzendu zuen, Dave Gibbons eta Mark Millarren The Secret Service komikian oinarrituta dago. Gidoia Matthew Vaughn eta Jane Goldmanek idatzi zuten. Istorioak agente sekretua izatera iritsiko den Gary "Eggsy" Unwin (Taron Egerton) nola errekrutatu eta prestatzen duten kontatzen du. Eggsyren misioa mundu mailan arriskutsua den Richmond Valentine (Samuel L. Jackson) menderatzea da. Filmaren protagonistak Colin Firth, Mark Strong eta Michael Caine ere badira.

Kingsman. logo.svg Kingsman: The Secret Service
Jatorria
Argitaratze-data2014
Jatorrizko izenburuaKingsman: The Secret Service
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak eta Erresuma Batua
Banatze bideadigital download (en) Itzuli eta Eskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoaespioitza-filma, ekintza-filma, film komikoa, action comedy film (en) Itzuli eta Krimenezko filma
Iraupena129 minutu
Koloreakoloretakoa
TelesailaKingsman (en) Itzuli
Deskribapena
OinarrituaThe Secret Service (en) Itzuli
Grabazio lekua(k)Londres eta Hertfordshire
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Matthew Vaughn (en) Itzuli
[[Kategoria:Matthew Vaughn (en) Itzuli zuzendutako filmak]]
Gidoigilea(k)Jane Goldman (en) Itzuli
Matthew Vaughn (en) Itzuli
Mark Millar
Dave Gibbons (en) Itzuli
[[Kategoria:Jane Goldman (en) Itzuli idatzitako filmak]]
[[Kategoria:Matthew Vaughn (en) Itzuli idatzitako filmak]]

[[Kategoria:Dave Gibbons (en) Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Colin Firth (Harry Hart (en) Itzuli)
Taron Egerton (Gary Unwin (en) Itzuli)
Michael Caine
Samuel L. Jackson
Sofia Boutella
Jack Davenport
Mark Strong
Mark Hamill
Samantha Womack (en) Itzuli
Velibor Topic
Geoff Bell (en) Itzuli
Ralph Ineson (en) Itzuli
Sophie Cookson (en) Itzuli
Bjørn Floberg (en) Itzuli
Hanna Alström (en) Itzuli
Richard Brake
Corey Johnson
Damien Walters (en) Itzuli
Edward Holcroft
Tom Prior (en) Itzuli








[[Kategoria:Samantha Womack (en) Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Geoff Bell (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Ralph Ineson (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Sophie Cookson (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Bjørn Floberg (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Hanna Alström (en) Itzuli antzeztutako filmak]]


[[Kategoria:Damien Walters (en) Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Tom Prior (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
EkoizleaAdam Bohling (en) Itzuli
David Reid (en) Itzuli
Matthew Vaughn (en) Itzuli
[[Kategoria:Adam Bohling (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
[[Kategoria:David Reid (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
[[Kategoria:Matthew Vaughn (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
Konpainia ekoizleaMarv Films (en) Itzuli
20th Century Fox
[[Kategoria:Marv Films (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
Ekoizle eragileaDave Gibbons (en) Itzuli
EdizioaConrad Buff IV (en) Itzuli
Eddie Hamilton (en) Itzuli
Jon Harris (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaHenry Jackman
Matthew Margeson (en) Itzuli
Argazki-zuzendariaGeorge Richmond
Jantzi-diseinatzaileaArianne Phillips
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaLondres, Ekialde Hurbila, Argentina eta Kentucky
Argumentu nagusiaterrorismoa

kingsmanmovie.com
IMDB: tt2802144 Filmaffinity: 376816 Allocine: 198771 Rottentomatoes: m/kingsman_the_secret_service Mojo: secretservice Allmovie: v579827 TCM: 2006705 Metacritic: movie/kingsman-the-secret-service TV.com: movies/kingsman-the-secret-service
Facebook: kingsman.jp Twitter: kingsman_jp Netlix: 80013870Edit the value on Wikidata



Kingsman: The Secret Service urtero ospatzen den Butt-Numb-A-Thon maratoian estreinatu zen 2014ko abenduaren 13an eta 2015eko urtarrilaren 29an Erresuma Batuan. Alde batetik pelikulak kritika positiboak jaso zituen zine kritikoen eskutik, akzio sekuentzia ederrak, interpretazioa eta humore beltza dela eta. Hala ere, eszena bortitz eta sexual batzuk kritikatuak izan ziren, gehiegizkoak zirelako. Pelikulak 414 milioi dolar baino gehiago bildu ditu mundu osoan zehar, orain arteko Vaughnen pelikula arrakastatsuena bilakatuz. 2015ean Britaniar onenaren Empire Awarda irabazi zuen.


Pelikula honen arrakasta dela eta, 2017ko irailaren 22an Kingsman: The Golden Circle estreinatu zuen Vaughnek, pelikula honen jarraipen modura.

ArgumentuaAldatu

Kingsmanen agante sekretu bat hiltzen denean, bere postua beste pertsona batek betetzen du. Gainerako kideek hautagai bat proposatu behar dute, eta horietako bat aukeratuko da. Oraingoan, Galahad agenteak (Colin Firth) lankide ohi baten semea proposatzen du: Eggsy (Taron Egerton). Bitartean Valentine (Samuel L. Jackson) milioiduna mundu osoa arriskuan jarriko duen plan bat prestatzen ari da. Bestalde, Kingsmanek Valentineren plana argitu eta ekidin behar dute.

AktoreakAldatu

ProdukzioaAldatu

Mark Millar eta Vaughn espioitza pelikulez eztabaidatzen ari ziren, urteak pasa ahala generoa oso serioa bihurtu dela esanez. Beraz, espiotzako film “dibertigarri” bat egitea erabaki zuten. Vaughnek pelikula hau egiteko denbora izateko X-Men: Days of Future Past filma zuzentzeari uko egin behar izan zion. Hasiera bateanzabaldu zen Leonardo DiCaprio izan zitekeela filmeko gaizkilea, bainak Vaughnek hau gezurtatu zuen. 2013an Vaughnek Sophie Cookson aukeratu zuen emakumezko protagonista gisa eta Mark Hamill James Arnold Irakaslearen kameo bat egiteko aukeratua izan zen.

ErrodajeaAldatu

Filmaketa 2013ko urriaren 6an hasi zen, Deepcut-en, Surrey. Filmak Skyfall pelikulak izandako aurrekontuaren herena izango zuela iragarri zen. Camdeneko Alexandra Roadeko eraikin bat erabili zen Eggsyren etxea irudikatzeko eta hainbat eszena Imperial College Londonen filmatu ziren. Kenningtoneko The Black Prince Pub borrokako eszenak eta auto pertsekuzioak filmatzeko erabili zen, Savile Row (Mayfair) ere erabili zen kanpo lokalizazio gisa. Huntsman jostundegiak arropak egin zituen eta James Lock & Co. txapelak egin zituen. Bestalde, Adele,​ Elton John,​​ Lady Gaga,​​ edota David Beckhamen kameoak egongo zirela zioten zurrumurruak zabaldu baziren ere, zurrumurru faltsuak izan ziren.

MusikaAldatu

2014ko maiatzean, Henry Jackman y Matthew Margesonek filmaren musika konposatuko zutela jakin zen eta uztailean iragarri zen Gary Barlowek soinu banda idatziko zuela. Gainera Take That taldearen zazpigarren diskako Get Ready for It abestia amaierako kredituetan entzuten da.

Kanpo estekakAldatu