Kim Kum-yong

Bizitza
JaiotzaPiongiang2001eko abuztuaren 17a (23 urte)
Herrialdea Ipar Korea
Jarduerak
Jarduerakmahai-tenislaria

Kim Kum-Yy (koreeraz: 2001eko abuztuaren 17a) Ipar Koreako kirolaria da, eta mahai tenisean lehiatzen da, binakako mistoan. 2024ko Parisko Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen, eta zilarrezko domina lortu zuen binakako torneo mistoan (Ri Jong-sik-ekin batera).[1]

Ibilbidea

aldatu

2024ko apirilean Kim Kum-yongek eta Ri Jong-sikek Parisko Olinpiar Jokoetarako sailkatzea lortu zuten Espainiako bikotea garaitu ondoren, 4-3 emaitza justuaz[2]. Ipar Koreakoak izanik Nazioarteko Mahai-tenis Federazioaren sailkapenean ez ziren agertzen eta azken postuan ezarri zituzten. Sorpresaz rankingeko bigarrena zen Japonia garaitu zuten lehenengo kanporaketan, 4-1 emaitzaz.[3]

Finalera iristea lortu zuten eta txinatarren aurrean 4-2 galdu zuten. Lorturiko zilarrezko domina, Ipar Koreak lorturiko lehenengo domina izan zen zortzi urteren ondoren.[4]

Nazioarteko palmaresa

aldatu
Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2024 Paris   Frantzia   Binakako mistoa

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) MCKIRDY, Andrew. «North Korea Win First Olympic Medal In Eight Years With Table Tennis Silver» www.barrons.com (Noiz kontsultatua: 2024-08-24).
  2. (Koreeraz) «북 탁구 혼성복식팀, 파리 올림픽 참가 자격 획득» SPN 서울평양뉴스 2024-04-13 (Noiz kontsultatua: 2024-08-24).
  3. «MSN» www.msn.com (Noiz kontsultatua: 2024-08-24).
  4. (Ingelesez) MCKIRDY, Andrew. «North Korea Win First Olympic Medal In Eight Years With Table Tennis Silver» www.barrons.com (Noiz kontsultatua: 2024-08-24).

Kanpo estekak

aldatu