Kilwinningeko abadia (ingelesez: Kilwinning Abbey) Eskoziako Kilwinning herriko abadia historikoa da. A mailako eraikina izendaturik dago.

Kilwinningeko abadia
Kokapena
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
Eskoziako kontseilu guneaIparraldeko Ayrshire
Koordenatuak55°39′12″N 4°41′54″W / 55.65321648°N 4.69822409°W / 55.65321648; -4.69822409
Map
Historia eta erabilera
IrekieraXII. mendea
Erlijioakatolizismoa
Arkitektura
Ondarea
SM90187 eta LB36237

Historia aldatu

Kilwinning herriaren aintzinako izena Saigtown da, "Santuen herria" esan nahi du, izan ere VIII mendean eliza bat baitzen bertan. 1162 eta 1168 artean Kilwinningeko abadia sortu zuten Tironensiar beneditarrek, dirudienez Richard de Morville Eskoziako Konstable Handiak eta Cunninghameko Lordak aginduta eta Gilen I.a Eskoziakoa atzean zuela. Nobe eta erregeen laguntza izan zuen beti eta hurrengo lau mendeetan Eskoziako abadiarik aberatsenetakoa izan zen.

1560an Eskoziako Erlijio Erreforma gertatu zen. Aurrez erasoak ere izan zituen, 1513an Glencairn eta Anguseko kondeek harpilatu egin zuten eta 1540an George Wisharten jarraitzaileek eraikina kaltetu zuten. 1562an Glencairneko kondean berriz erasotu zuen John Knox erreformatzaileak bultzatuta eta sua eman zion. 1571ean zaldunek abadia eraso zutela ere aipatzen da. Azken suntsiketa 1591an gertatu zen. Hurrengo mendeetan bertako harriak inguruko eraikin berriak altxatzeko erabili ziren.

Zatika erortzen joan zen arren, dorre nagusiak zutik iraun zuen eta gartzela funtzioa ere izan zuen momentu puntualetan. 1789 eta 1809 artean Eglinton kondeak diru ugari xahutu zuen dorrea berriztatzeko helburuaz baina 1809an tximistak jo zuen eta lanak bertan behera gelditu ziren. Iparraldeko dorrearekin ere gauza bera egin nahi izan zuen baina egoera tamalgarrian zegoela ikusita 1814an eraitsi egin zuten. 1993 eta 1995 artean kontserbazio lanak egin zituzten dorrean eta orain beheko solairuan museo txiki bat dago.

Iruditegia aldatu

Kanpo estekak aldatu