Kheti I.a edo Aktoes, Egiptoko IX. dinastiako lehen faraoia izan zen, dinastiaren sortzailea, K.a. 2150ean.

Kheti I.a
Faraoi

Bizitza
JaiotzaK.a. XXII. mendea
HeriotzaK.a. XXII. mendea ( urte)
Jarduerak
Jarduerakestatu-politikaria eta idazlea

Aktoesek estatu kolpe bat eman zuen, eta bere burua faraoi izendatu zuen Menfisetik gertu zegoen Henen-Nesut edo Herakleopolis Magnan, bere autoritatea soilik eskualderik gertukoenetan onartua izan zen arren, honela, IX. dinastia abiaraziz.

Sexto Julio Afrikanok Aktoes deitzen du, eta, Manetonengandik kopiatuta, dinastia honek bere hiriburua Herakleopolisen zuela eta Aktoesek sortu zuela idatzi zuen, nork aurreko erregeak baino askoz modu krudelagoan jokatu zuen, Egipto osoa atsekabetuz. Beranduago, erotu egin zen eta krokodilo batek hil zuen.

Eusebio Zesareakoak, Oktois deitzen duen errege honek, Egipto guztia kalamitate izugarriz josi zuela dio.

Ez da agertzen Abidoseko Errege Zerrendan, ezta Saqqarakoan ere. Bere izena zuen Turineko Errege Kanonaren txatala, galdu egin zen.


Aurrekoa
Neferirkara II.a
Egiptoko faraoia
Egiptoko IX. dinastia
Ondorengoa
Merikara I.a