Kerri Strug

Gimnasta artistikoa estatubatuarra

Kerri Strug (Tucson, Arizona, 1977ko azaroaren 19a) AEBetako gimnasta artistikoa da. 1996an txapeldun olinpikoa izan zen taldekako lehiaketan.[1]

Kerri Strug
Bizitza
JaiotzaTucson1977ko azaroaren 19a (46 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaStanford Unibertsitatea
Green Fields Country Day School (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakgimnasta artistikoa
IMDB: nm1100398 Edit the value on Wikidata

Kirolari ibilbidea aldatu

1991 aldatu

1991ko Indianapolisko Munduko Txapelketan taldekako zilarra irabazi zuen, Sobietar Batasunaren ondoren eta Errumaniaren aurretik. Taldekideak Shannon Miller, Kim Zmeskal, Betty Okino, Michelle Campi eta Hilary Grivich izan ziren.

1992 aldatu

Bartzelonan (Espainia) 1992an egin ziren Olinpiar Jokoetan taldekako brontzea eskuratu zuten, Talde Bateratuaren eta Errumaniaren ondoren.

1994 aldatu

Dortmundeko 1994ko Munduko Txapelketan, taldekako zilarra irabazi zuen, Errumaniaren atzetik eta Errusiaren aurretik. Taldekideak: Dominique Dawes, Amanda Borden, Jaycie Phelps, Amy Chow, Larissa Fontaine eta Shannon Miller izan ziren.

1995 aldatu

1995ean Sabaen (Japonia) egindako Munduko Txapelketan, taldekako lehiaketan brontzea irabazi zuen, Errumaniaren (urrea) eta Txinaren (zilarra) atzetik.

1996 aldatu

1996ko Atlantako (Estatu Batuak) Olinpiar Jokoetan urrea irabazi zuen taldeen arteko lehiaketan, Errusiaren (zilarra) eta Errumaniaren (brontzea) aurretik. Taldekideak: Amy Chow, Dominique Dawes, Shannon Miller, Amanda Borden, Jaycie Phelps eta Dominique Moceanu izan ziren.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu