Dominique Dawes

gimnasta artistikoa estatubatuarra

 

Dominique Dawes

Bizitza
JaiotzaSilver Spring (Maryland)1976ko azaroaren 20a (47 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoaafro-amerikarra
Hezkuntza
HeziketaGaithersburg High School (en) Itzuli
Montgomery Blair High School (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakgimnasta artistikoa
Jasotako sariak

dominiquedawes.com
IMDB: nm1756301 IBDB: 89353
Instagram: daweser Musicbrainz: 9e4de8c4-3381-4dc7-a360-f2c5f60eaa07 Olympic.org: dominique-dawes Edit the value on Wikidata

Dominique Dawes (Maryland, 1976ko azaroaren 20a) AEBetako gimnasta artistikoa da. 1996ko txapelduna Olinpiar Jokoetan, taldekako lehiaketan.[1]

Dominique ezaguna da gimnasia artistikoan domina olinpiko bat irabazi duen lehen emakume afroamerikarra delako.[2]

Kirolari ibilbidea aldatu

1992 aldatu

Bartzelonako (Espainia) Olinpiar Jokoetan 1992an: brontzezko domina lortu zuen taldekako lehiaketan, Talde Bateratuaren eta Errumaniaren ondoren. Taldekideak Wendy Bruce, Shannon Miller, Betty Okino, Kerri Strug eta Kim Zmeskal izan ziren.

1993 aldatu

Birminghameko 1993ko Munduko Txapelketan, zilarrezko bi domina lortu zituen: oreka-habean, Lavinia Milosovici errumanieraren ondore eta asimetrikoan, Shannon Miller estatubatuar bere herrikidearen ondoren.

Dortmundeko 1994ko Munduko Txapelketan zilarra lortu zuen taldekako lehiaketan, Errumaniaren atzetik eta Errusiaren aurretik. Taldekideak: Amy Chow, Kerri Strug, Amanda Borden, Jaycie Phelps, Larissa Fontaine eta Shannon Miller izan ziren.

1996 aldatu

1996an San Juaneko Munduko Txapelketan, oreka-habean brontzea eskuratu zuen, Dina Kochetkova errusiarraren eta Alexandra Marinescu errumanieraren ondoren eta Liu Xuan txinarraren artean puntu-berdinketa lortu ostean.

Atlantako (Estatu Batuak) Olinpiar Jokoetan urrea eskuratu zuen taldeen arteko lehiaketan, Errusia eta Errumaniaren aurreti, eta brontzea, berriz, lurzoru ariketan, Ukrainako Lilia Podkopayeva eta Simona Amanar errumaniarraren atzetik.

2000 aldatu

Kirolari ibilbide arrakastatsuari amaiera emanez, Sidney 2000ko Olinpiar Jokoetan brontzezko domina eskuratu zuen, taldekako lehiaketan, Errumaniaren (urrea) eta Errusiaren (zilarra) atzetik. Taldekideak Jamie Dantzscher, Amy Chow, Kristen Maloney, Elise Ray eta Tasha Schikert izan ziren.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu