Kernavė Lituaniako Dukerri Handiaren hiriburua izan zen, gaur herri turistikoa, aztarnategi arkeologikoa eta, 2004tik, Gizateriaren Ondarea. Dukerriaren hiriburua izan zena gaur herria da, 318 biztanleekin 1999an. [1]

Kernavė
Kernavė
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Kokapena
Estatu burujabe Lituania
District municipality of LithuaniaŠirvintos District Municipality
Koordenatuak54°53′N 24°51′E / 54.88°N 24.85°E / 54.88; 24.85
Map
Gizateriaren ondarea
Irizpidea(iii) eta (iv)
Erreferentzia1137
Eskualdea[I]Europa eta Ipar Amerika
Izen-ematea2004 (XXVIII. bilkura)
Webgune ofiziala
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Kokapena aldatu

Neris ibaiaren meandrotik eta Pajauta haranatik gertu dago, "piliakalnis" izeneko muino historiko batzuetatik inguruan. Kernavė Neris ibaiaren eskuin aldean dago, Vilnatik 37 kilometrotara. Hiriaren hegoaldeko aldea parke natural batekin egiten du muga.

Historia aldatu

Kernavėk paleolitoatik ezagutu zuen gizakiaren presentzia. Aztarnak mesolitoan eta neolitoan handitu eta zabaldu ziren. Hiriaren lehenengo aipamena 1279an jaso zen; urte horretan Ordena Teutonikoaren zaldunek hiria setiatu baitzuten. 1390an, zaldunek hiria eta Pajauta haraneko eraikinak, gaztelua barne, erre egin zituzten. Ondoren, hiria hutsik gelditu zen eta biztanleak muinoaren aldean kokatu ziren.

Jendeak utzi ondoren, ibaiaren lokatzek erorkinak estali zituzten, zohikatz hezea sortuz. Material horiek oso egokiak izan ziren gelditutako aztarnak eta erorkinak ondo gordetzeko. Horri esker, gaur egun, Kernavé benetako altxor arkeologikoa da, ezkutatutako benetako altxorra. Espezialista batzuen hitzetan Kernavė «Lituaniako Troia» da.

XIX. mendean, idazle erromantiko batek, Feliks Bernatowicz, Pojata, córka Lizdejki («Pajauta, la Lizdeikaren alaba», Varsovia, 1826) eleberria idatzi zuen eta horrekin desagertutako hiria modan jarri zuen. Tyszkiewicz anaiek muinoaren gotorlekuak aztertu zituzten eta, ondoren, Władysław Syrokomla-k (1859) indusketekin jarraitu zuen. Bigarren Mundu Gerra ondoren, lanak 1979an hasi ziren berriro ere, orduan Vilnako Unibertsitatearen eskutik. 1980-1983 urtetan Historiako Institutu Lituaniarrak lanekin jarraitu zuen. 2003an gobernuak ingurua Kernavėko Kultura Erreserba Nazionala izendatu zuen. 2004an Unescok Gizateriaren Ondarea izendatu zuen.

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu