Kepler (teleskopioa)
espazio-teleskopioa, Eguzkiaren inguruan orbitatzen dabilena, exoplaneten bila
Kepler Eguzkiaren inguruan orbitatzen dabilen espazio-teleskopio edo espazio-behatoki bat da, helburutzat exoplanetak bilatzea zuena, bereziki, Lurraren antzeko tamaina eta kokapena (hau da, planeta-sistemaren gune bizigarrian kokatzen direnak) zutenak, hala, Kepler misioa bezala ezagutzen dena gauzatu zuen. NASAk jaurti zuen Cañaveral lurmuturretik 2009ko martxoaren 6an, Delta II kohete bat baliatuz. 2013ko abuztuaren 15ean Keplerrek bere misio nagusia amaitu zuen eta 2013ko azaroan K2 zabaldutako misioa hasi zuen. 2018ko urriaren 30ean, bederatzi urtez lanean aritu ondoren, teleskopioaren barneko kontrol-sistemako erregaia agortu zen eta NASAk bere erretiroa aditzera eman zuen.
Kepler teleskopioaren irudikapen artistikoa | |
Informazio orokorra | |
---|---|
Izen alternatiboak | Kepler misioa |
Erakundea | NASA |
Kontratista nagusiak | Ball Aerospace & Technologies (satelitea) United Launch Alliance (jaurtigailua) |
SATCAT zenb. | 34380 |
COSPAR ID. | 2009-011A |
Webgunea | kepler.nasa.gov |
Misioaren hasiera eta amaiera | |
Jaurtiketa data | 2009ko martxoaren 7 03:49:57 (UTC) |
Jaurtiketa lekua | Cañaveral lurmuturra SLC-17B |
Jaurtigailua | Delta II (7925-10L) |
Desaktibatzea | 2018ko azaroaren 15 |
Misioaren iraupena | 9 urte, 7 hilabete eta 23 egun |
Ezaugarri teknikoak | |
Masa | 1039 kg |
Luzera | 4.7 m × 2.7 m2 |
Potentzia | 1100 watt |
Orbita-ezaugarriak | |
Orbita-mota | Heliozentrikoa |
Orbita-altuera | Perihelioan: 0.97671 UA Afelioan: 1.0499 UA |
Orbita-periodoa | 372,57 egun |
Ardatzerdi handia | 1,0133 UA |
Eszentrikotasuna | 0.036116 |
Makurdura | 0.44747 gradu |
Perigeoaren argumentua | 294.04 gradu |
Batezbesteko anomalia | 311.67 gradu |
Garaia | 2018ko urtarrilaren 1 (J2000: 2458119.5) |
Teleskopio nagusia | |
Teleskopio-mota | Schmidt |
Uhin-luzera | 430-890 nm |
Diametroa | 0,95 m |
Bilketa-azalera | 0.708 m2 |