Kentau (kazakheraz: Кентау / Kentaw, errusieraz: Кентау), Hegoaldeko Kazakhstango probientziako hiri bat da. Karatau mendien oinean kokatzen da, Turkistan hiritik 30 kilometrora. Hiria 1955ean sortu zen. Sobietar garaian, populazioaren gehiengoa Errusiatik etorri zen, batez ere errepresaliatuen ondorengoak: greziarrak; errusiarrak, alemanak, korearrak, txetxeniarrak... Eta baita uzbekoak ere, populazioaren talde etniko handiena kazakhstandarra izaten jarraitu zuen arren. Industria meatzaritza eta horri loturiko transformazio enpresekin loturik dago. 1980. hamarkadaren amaieran eta 1990. hamarkadaren hasiera bitartean, meategi eta fabriken itxierarekin batera, emigrazio prozesu handi bat gertatu zen.

Kentau
hiria
Administrazioa
Herrialdea Kazakhstan
ProbintziaHegoaldeko Kazakhstan
Izen ofizialaКентау
Posta kodea160400
Geografia
Koordenatuak43°31′01″N 68°30′16″E / 43.5169°N 68.5044°E / 43.5169; 68.5044
Map
Demografia
Biztanleria81.484 (2009)
24.363 (2009)
e-kent.gov.kz…

Iruditegia aldatu


Kanpo estekak aldatu