Kolore tenperatura

Argi-iturri bati buruz, kolore bereko argi-erradiazioa igorriko lukeen gorputz beltzaren tenperatura absolutua. Tenperatura apalena gorriari dagokio eta handiena, urdinari.

Argi baten kolore tenperatura gorputz beltz bat tenperatura jakin batean berotuz duen argia argi-espektro batekin parekatuz definitzen da. Horregatik, kolore tenperatura kelvin unitateetan adierazten da, berau neurri erlatibo bat baita.

C800 eta 12200K arteko gorputz beltz baten kolorea.

Orokorrean, ez da begi bistara nabaritzen, bi argien artean parekatuz baizik, adibidez tungsteno (bonbila) argipean dagoen paper orrialde bat eta fluoreszente (egunaren argia) baten argipean dagoen beste bat parekatuz.

Adibideak

aldatu

Kolore tenperaturaren gutxi gorabeherako zenbait adibide:

 
Bonbila arrunten arteko alderaketa.
  • 1700 K: Pospolo argia
  • 1850 K: Kandela argia
  • 2700–3300 K: Bonbila edo tungsteno lanpara (etxebizitzetako ohiko argiztapena)
  • 3000 K: tungstenoa (lanpara halogenoa)
  • 4000–4500 K: Merkurio baporezko lanpara
  • 5000 K: Argi fluoreszentea (gutxi gorabehera)
  • 5500–6000 K: Egunaren argia, flash elektronikoa (gutxi gorabehera)
  • 5780 K: Eguzki argi puruaren kolore tenperatura
  • 6200 K: Xenon lanpara
  • 6500 K: Egunaren argia, lainotua
  • 6500–10500 K: Telebista pantaila (LCD edota CRT)
  • 28000–30000 K: Tximistargia

Kanpo estekak

aldatu