Kelsey Mitchell (txirrindularia)

txirrindulari kanadarra

Kelsey Mitchell (Sherwood Park, Alberta, Kanada, 1993ko azaroaren 26a) pistako txirrindularitzan lehiatzen den Kanadako atleta da[1]. 2019ko Panamerikar Jokoetan, urrea irabazi zuen emakumeen banakako esprintean. Mitchell 2017an hasi zen txirrindularitzan, 23 urterekin, RBC Training Ground-en, atleten finantzaketa eta talentu ID programan, parte hartu ondoren[2]

Kelsey Mitchell (txirrindularia)

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakKelsey Marie Mitchell
JaiotzaBrandon (en) Itzuli1993ko azaroaren 26a (30 urte)
Herrialdea Kanada
Hezkuntza
HeziketaSalisbury Composite High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia
Ibilbidea
TaldeakUrteak
 

kelseymitchell.ca
Instagram: kelsey.mitchell9 Edit the value on Wikidata

Ibilbidea aldatu

Kelsey 23 urterekin hasi zen txirrindularitzan, Albertako Unibertsitatean lizentziatu eta gutxira; aurretik, unibertsitateko futbolean jokatu zuen[3].

2019an, 200 m-ko pistako esprinteko munduko errekorra hautsi zuen UCI pistako txirrindularitza txapelketa panamerikarrean, Cochabamban, Bolivian[3]. 2019ko Panamerikar Jokoetan, esprinteko urrea ere irabazi zuen, eta, 2020ko munduko txapelketetan, laugarren postuan sailkatu zen[1].

2020ko Tokioko Olinpiar Jokoetan, parte hartu zuen urrezko domina lortuz esprinteko banakako proban[1]. Brontzezko domina irabazi zuen 2021eko Pista Txirrindularitzako Munduko Txapelketan, modalitate berean[1].

Nazioarteko ohoreak aldatu

Joko Olinpikoak
Urtea Lekua Domina Lehiaketa
2020 Tokio (  Japonia)   abiadura bakarka
Munduko Txapelketa
Urtea Lekua Domina Lehiaketa
2021 Roubaix (  Frantzia)   abiadura bakarka

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d «Kelsey Mitchell». the-sports.org (Ingelesez).
  2. (Ingelesez) Kelsey Mitchell (cyclist). 2021-12-29 (Noiz kontsultatua: 2022-04-17).
  3. a b (Ingelesez) Kelsey Mitchell (cyclist). 2021-12-29 (Noiz kontsultatua: 2022-04-17).

Kanpo estekak aldatu