Kehlani

estatubatuar egile abeslaria

 

Kehlani

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakKehlani Ashley Parrish
JaiotzaOakland1995eko apirilaren 24a (29 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakegile abeslaria, estudioko musikaria, musikagilea, abeslaria eta dantzaria
Izengoitia(k)Kehlani
Genero artistikoaR&B garaikidea
pop musika
neo soul (en) Itzuli
hip hop musika
DiskoetxeaAtlantic Records

kehlanimusic.com
IMDB: nm1351445 Facebook: Kehlanimusic Twitter: Kehlani Instagram: kehlani VK: kehlani Youtube: UCuE1A4MDBt8YkgUkRAKMtjw TikTok: kehlani Souncloud: kehlanimusic Spotify: 0cGUm45nv7Z6M6qdXYQGTX iTunes: 690126399 Musicbrainz: 3260ce89-5eb0-4c6a-89c7-379c0dfc2ab9 Songkick: 8371568 Discogs: 3415529 Allmusic: mn0003226468 Deezer: 5603027 Edit the value on Wikidata

Kehlani Ashley Parrish (Oakland, Kalifornia, AEB, 1995eko apirilaren 24a) Rhythm and blues (R&B) generoko abeslari, konpositore eta dantzari estatubatuarra da.[1][2] Hasieran, Poplyfe taldeko kidea izan zen.

2014. urtean, lehen nahasi komertziala, Cloud 19, merkaturatu zuen. 2015ean, Kehlanik bere bigarren nahasi komertziala, You Should Be Here, merkaturatu zuen. Hiri-album garaikide onenaren Grammy sarirako izendatu zuten You Should Be Here. Kehlanik bere lehen albuma, SweetSexySavage, 2017ko urtarrilaren 27an atera zuen.

Biografia

aldatu

Lehen urteak

aldatu

Kehlani Ashley Parrish 1995eko apirilaren 24an jaio zen, Oakland-en (Kalifornia). Jatorri etnikoari buruz hauxe esan du: "beltza, zuria, jatorrizko amerikarra, filipinarra eta espainiarra". Haren aita afroamerikarra zen, eta ama honelaxe deskribatzen du: "gehienetan zuria, espainiarra eta jaiotzez amerikarra". Izebak adoptatu eta hazi zuen, ama drogazalea baitzen, kartzelan ere egona zen zigorra betetzen. Kehlaniren aita ere drogazalea zen, eta bera umea zela hil zen. Nerabezaroan, Oaklandeko Arte Eskolara joan zen, eta han dantza praktikatu zuen hasiera batean; bereziki, baleta eta dantza modernoa.

Bizitzaren hasieran, Kehlanik dantzari gisa entrenatu nahi zuen Juilliard Schoolen, baina belaunean lesio bat izan zuen Bigarren Hezkuntzan, eta horregatik jarri zuen arreta kantuan. Izebarekin bizi zen bitartean, Kehlani ia bakarrik egon zen R&B eta neo souleko artisten eraginpean, hala nola Lauryn Hill, Erykah Badu eta Jill Scott. 14 urte zituela, Kehlani PopLyfe izeneko pop talde lokal batean sartzera gonbidatu zuten.

 
Kehlani, Toronto 2015

Musika-ibilbidea

aldatu

Kehlaniren abeslari-karrera modu eraginkorrean hasi zen PopLyfe izeneko taldeko kide eta bokalista nagusi lanean hasi zenean. Taldearen musika D'Wayne Wiggins kide ohiak ekoizten zuen. Bi urtean taldea Badiako eremu osoan eta beste hiri batzuetan jardun zuen. 2011n, America's Got Talenten seigarren denboraldirako entzunaldi batera aurkeztu ziren, eta, azkenik, laugarren postura iritsi ziren. Finaleko aurkezpenean, Piers Morgan epaileak Kehlaniri esan zion: "Benetako talentua duzu, baina ez dut uste taldea behar duzunik".

America's Got Talenten finalaren ondoren, Kehlanik PopLyfe taldea utzi zuen, hainbat eztabaida administratibo eta kontraktualen ondorioz. Sei hilabetez, musikarekin zerikusia zuen edozer egitea saihestu zuen, taldearen gerentziaren beldur baitzen. 2012. eta 2013. urteetan, Kehlani etxerik gabe zegoen, etxerik etxe, eta, sarritan, sofan lo egiten zuela. Bigarren hezkuntzako azken urtean, Kaliforniako Los Angelesera joan zen bizitzera, legezko tutorerik gabe. 2013. urtean, Nick Cannonek (America's Got Talent-eko anfitrioia izan zen Lyfe Pop-eko ibilbidean) Kehlaniri deitu zion rap talde batean egon nahi zuen galdetzeko. Bera hasieran ados egon zen eta Los Angelesera joan zen, baina azkenean ez zitzaion taldearen zuzendaritza gustatu eta Oaklandera itzuli zen. Diruarekin eta janariarekin laguntzeko, jangarrien dendetako artikuluak lapurtzen hastea erabaki zuen denbora labur batean. Hilabete batzuk geroago, Kehlanik bakarkako lehen kanta kaleratu zuen SoundCloud-en, "ANTISUMMERLUV" izenekoa. Cannonek abestia entzun ondoren deitu egin zion, eta LAko apartamentu batean jarri zuen, estudio-denborarekin batera.

 
Kehlani Stavernfestivalen, 2016.07.09

2016. urtean, Kehlanik lankidetza berria izan zuen Badriia Ines (Bibi Bourelly) kantari eta konpositore estatubatuar-alemaniarrarekin eta EDM estatubartuar DJ musikagile, musikari eta kantariarekin (Sonny John Moore, Skrillex izenez ezagunagoa).

2019an While We Wait izeneko nahasi bat argitaratu zuen. Urte bereko irailean, "Good Thing" gaia kaleratu zuen Anton Zaslavski musikariarekin, disc jockeyarekin eta errusiar-alemaniar ekoizlearekin, Zedd izen artistikoarekin ezaguna.

2020ko urtarrilaren 28an, Justin Bieber kantari, konpositore, musikari eta dantzari kanadarraren "Get Me" abestia kaleratu zen. Abesti horretan, Kehlani agertzen zen eta bere "Changes" izeneko albumerako iragarri zen.

2020ko maiatzean "It Was Good Until It Wasn't" diskoa argitaratu zuen. Besteak beste, Masego, Hate The Club, James Blake, Grieving eta Lucky Daye artistekin lan egin zuen Can You Blame Me lanean.

Bizitza pertsonala

aldatu

Beganoa dela dio Kehlanik.[3]

2018ko urrian, Kehlanik jakinarazi zuen lehen aldiz haurdun zegoela. Javaughn Young-White zen aita, Jaboukie Young-White gitarra-jole eta komediantearen anaia.[4][5][6] 2019ko martxoaren 23an, Kehlanik Adeya Nomi alaba erditu zuen.[7]

2019ko irailean, YG rapzale eta aktore estatubatuarrarekin zuen harremana berretsi zuen Kehlanik.[8]

2021eko apirilean Kehlani lesbiana gisa identifikatu zen, aurretik bisexual gisa identifikatu ondoren.[9]

Diskografia

aldatu
  • While we wait (2019)
  • It was good until it wasn't (2020)
  • Blue water road (2022)

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu