Kebnekaise
Kebnekaise (samieraz Giebmegáisi), Suediako mendirik garaiena da. Herrialdearen iparraldean dago, Sápmi (Laponia) eremuan. Europan iparralderago ez dago mendi altuagorik.
Kebnekaise | |
---|---|
![]() | |
Datu orokorrak | |
Garaiera | 2.096,8 m |
Prominentzia | 1.747 m |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 67°53′N 18°33′E / 67.88°N 18.55°E67°53′N 18°33′E / 67.88°N 18.55°E |
Mendikatea | Eskandinaviako Alpeak |
Estatu burujabe | ![]() |
Suediaren banaketa administratiboa | Norrbottengo konderria |
Suediako udalerria | Kiruna udalerria |
Mendizaletasuna | |
Lehen igoera | 1883an Charles Rabot-ek |
Ohiko bidea | ![]() |
EtimologiaAldatu
Samierazko Giebmegáisi izenak "galdara mendia" esan nahi du.
DeskribapenaAldatu
Mendiak bi tontor ditu, hegoaldekoa (2.097,5m) eta iparraldekoa (2.096,8m). Hegoaldekoa glaziarrak estalita dago eta negutegi efektuaren eraginez izotza urtzen ari denez mendiaren garaiera ere jeitsi egin da, historikoki 2.111 metrotako altuera aipatu izan baita.
IbilbideaAldatu
Mendi oso bakartua da. Nikkaluokta herrixkatik hasten dira igotzeko bideak, mendebaldeko bideak 18 kilometro ditu eta ekialdekoak 10 km.