Kautxu-landarea (Ficus elastica) Moraceae familiako landarea da, ipar-ekialdeko Indian, Nepalen, Bhutanen, Birmanian, Txinan (Yunnan), Malaysian eta Indonesian jatorria duena.[1] Latex zuria isurtzen du, lehen kautxu egiteko erabiltzen zutena.

Kautxu-landare
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaRosales
FamiliaMoraceae
GeneroaFicus
Espeziea Ficus elastica

Etxe barruko landare gisa ere erabiltzen den landare egurtsua da, berez hazten den lekuetan 25 m luze egin daitekeena. Kanaberaren antzeko enborra eta lantza itxurako hosto zabal luzeak, berde eta horiak izaten ditu. Berez Malaysia eta Indiakoa da, baina lurralde aberatsetako etxeetan eta bulegoetan oso sartua dago apaingarri gisa.

Erreferentziak aldatu

  1. Zhengyi Wu, Zhe-Kun Zhou & Michael G. Gilbert. Ficus elastica. in: Flora of China. Missouri Botanical Garden, St. Louis, MO & Harvard University Herbaria, Cambridge, MA.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.