Katrina Bayonas

britainiar aktorea, zinema ekoizlea produktorea eta casting zuzendaria

Katrina Bayonas (Hereford, Herefordshire, Erresuma Batua, 1941eko otsailaren 6a) britainiar aktorea, zinema ekoizlea produktorea eta casting zuzendaria da. Ezaguna da Penélope Cruzen ibilbidea deskubritu eta kudeatzeagatik[1][2][3][4][5][6]

Katrina Bayonas
2011n
Bizitza
JaiotzaHereford1941eko otsailaren 6a (83 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakcasting zuzendaria eta zinema ekoizlea
IMDB: nm0063189 Edit the value on Wikidata

Bizitza

aldatu

Ingalaterrako Hereforde herrian jaio zen Katrina, eta Stanley Kubrickekin The Bright, Clockwork Orange eta Barry Lyndon filmetan lan egin zuen James Liggat casting zuzendari britainiarraren alaba da.[7] 20 urterekin joan zen Espainiara.[7]

Haren alaba, Lorena García de las Bayonas antzerki-zuzendaria, aktorea, aktore-maistra eta eszena zuzendaria da.[7]

Ibilbidea

aldatu
 
Penélope Cruz eta Katrina Bayonas, 2011

1988an sortu zenetik, urtero egiten den ‘Caras nuevas (Aurpegi Berriak)’ saioan, besteak beste, Jordi Mollá, Elena Anaya, Alicia Borrachero, Alberto Ammann[8] eta Najwa Nimri aktoreen ibilbidearen arduraduna da.[9][10][11][12]

Besteak beste, film hauetan parte hartu du: The Dancer Upstairs (2002), Queen of Swords (2000), Carne Trémula (1997), A Corner of Paradise (1997), Shooting Elizabeth (1997), An Ungentlemanly Act (1992), The House on Garibaldi Street (1979)[13] eta Fidel (2002) eta Harem (1986).[13]

Bayonasek gutxienez hiru film ekoitzi ditu: Wild Tango (1993), El invierno en Lisboa (1991), eta The Power Game (1983).

Telebistako hainbat dokumentaletan ere parte hartu du, besteak beste: Penelope, camino a los Oscar (2009), Cómo ganar un papel en Hollywood (2007), Buscando a Penélope (2009), non film dokumental horretan bere burua interpretatu zuen.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu