Katherine 'Kate' Irene Maynard Darling (1982ko urtarrilaren 27a) suitzar akademikoa da. Teknologiaren inplikazio juridiko eta etikoetan lan egiten du. 2019tik aurrera, MIT Media Laborategian ikerketako espezialista da. [1][2][3]

Kate Darling
Bizitza
Jaiotza1982ko urtarrilaren 27a (42 urte)
Herrialdea Suitza
Hezkuntza
HeziketaETH Zürich
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakabokatua, zientzialaria eta legelaria
Enplegatzailea(k)Massachusetts Institute of Technology

Twitter: grok_ TED: kate_darling Musicbrainz: 51ed355b-d701-46d1-809b-d7ea5aedd6ce Edit the value on Wikidata

Ibilbide akademikoa

aldatu

AEBetan jaio zen baina Basilea, Suitzan hazi zen. 2014. urtean, Copyright and new technologies: theoretical and empirical analysis of copyright transfers and content production incentives lana ETH Zürich-en bukatu ondoren, Darling EE.UU-ra itzuli zen, Harvardeko Zuzenbide Eskolan roboten etikari buruzko ikastaro bat irakasteko Lawrence Lessigekin. [1] Darlingek, roboten etikari buruzko ikastaroan, legeak eta robotikak elkarrekin nola lan egiten duten irakasten du. Hala ere, arreta nagusia robotikaren inguruko arazo juridiko eta sozialetan jartzen du. [4] Kate Darlingek Harvard Berkman Klein Zentroa Internet eta Gizartearentzat,[5], Yale Gizarte Proiektua [1] eta Zuzenbide- eta ekonomia-zentroa [6] izeneko proiektuetan lan egin du.

Darlingek Middlebury izeneko unibertsitatean doktoregoa egin zuen, eta ohorezko doktoregoa lortu zuen zientzietan. [7][8] Darlingek giza eta roboten arteko elkarrekintzari buruzko zenbait lan argitaratu ditu. Haren tesian, autore-eskubideen transferentziari buruz hitz egin zuen.[9][10] Mark T Banner saria jaso zuen Intellectual Property kategorian.

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c (Ingelesez) «Bio» Kate Darling (Noiz kontsultatua: 2023-12-01).
  2. «Person Overview ‹ Kate Darling» MIT Media Lab (Noiz kontsultatua: 2023-12-01).
  3. «The People’s Bot: Robotic telepresence for the public good - Robohub» robohub.org (Noiz kontsultatua: 2023-12-01).
  4. «Person Overview ‹ Kate Darling» MIT Media Lab (Noiz kontsultatua: 2023-12-01).
  5. (Ingelesez) «Kate Darling | Berkman Klein Center» cyber.harvard.edu 2020-03-24 (Noiz kontsultatua: 2023-12-01).
  6. (Ingelesez) «Former Members» lawecon.ethz.ch (Noiz kontsultatua: 2023-12-01).
  7. (Ingelesez) Anonymous. (2017-05-28). «Class of 2017 Celebrates Commencement | Middlebury News and Announcements» www.middlebury.edu (Noiz kontsultatua: 2023-12-01).
  8. (Ingelesez) Team, The ALU. (2017-05-28). «ALU Founder Receives Honorary Doctorate from Middlebury College, Vermont, USA» ALU (Noiz kontsultatua: 2023-12-01).
  9. Darling, Kate; Nandy, Palash; Breazeal, Cynthia. (2015-08). «Empathic concern and the effect of stories in human-robot interaction» 2015 24th IEEE International Symposium on Robot and Human Interactive Communication (RO-MAN): 770–775.  doi:10.1109/ROMAN.2015.7333675. (Noiz kontsultatua: 2023-12-01).
  10. (Ingelesez) Darling, Maynard; Irene, Katherine. (2014). Copyright and new technologies: theoretical and empirical analysis of copyright transfers and content production incentives. ETH Zurich (Noiz kontsultatua: 2023-12-01).

Kanpo estekak

aldatu