Kataluniar mendekua

Kataluniar mendekua izeneko gertakaria bizantziarrek burututako Roger de Flor eta Kataluniar Konpainia Handiko ehun almogavarren hilketaren ondorioz jazo zen. Hilketaren ondoren, almogavarrek bizantziarren erasoei kementsuki erantzun eta Grezia osoa arpilatu zuten, bereziki Trazia eskualdea. Kataluniarrek "Aragó, Aragó", "Sant Jordi" eta "Desperta Ferro" oihuez erasotu ohi zuten. Denbora batera, Atenasko Dukerria eta Neopatria sortu zituzten.[1][2]

Gaur egun oraindik Katalan delakoaren oroimena bizirik dirau, hau Balkanetako herrialdeetako umeak izutzeko asmoz odol egarria duen gerlari erraldoi baten gisa irudikatzen delarik. Gainera "Katalan" hitza Albaniera toskoz (Albaniako hizkuntza) munstro esan nahi du, eta gaur egun oraindik, greziar batek norbait madarikatu nahi baldin badu, honako hau esan ohi dio: "Kataluniarren mendekuak harrapa zaitzala".

ErreferentziakAldatu

  1. http://www.enciclopedia.cat/fitxa_v2.jsp?NDCHEC=0069954 La Venjança Catalana. l'Enciclopèdia. 2010eko irailaren 4a. (Katalanez)
  2. http://www.elpais.com/articulo/cataluna/precio/venganza/catalana/elpepuespcat/20051008elpcat_8/Tes El precio de la 'venganza catalana'. F. Arroyo. 2005ko urriaren 18a. El País. (Gaztelaniaz)

Kanpo estekakAldatu