Kataluniako Itsasertzeko Mendilerroa

Itsasertzeko Mendilerroa (katalanez: Serralada Litoral) Kataluniako mendilerro bat da, Kataluniako Kostaldeko Mendilerroen kostaldeko zatia eratzen duena.

Kataluniako unitate morfologikoak:
██ Pirinioak ██ Pirinioaurrea ██ Kataluniako Erdialdeko Beheragunea ██ Erdialdeko Beheraguneko Adar txikiak ██ Zeharkako Mendilerroa ██ Itsasertz Aurreko Mendilerroa ██ Itsasertzeko Mendilerro ██ Itsasertzeko eta Itsasertz Aurreko Beheragunea eta eta kostaldeko beste ordoki batzuk

Kostaldearekiko paraleloan dago, Foix ibaia eta Rosesko golkoaren artean. Iparraldetik hegoaldera, honako mendilerro eta mendigune hauek daude bertan:

Mendilerro honetan, uhar (riera) ugari jaiotzen dira, euria egiten duenean, euren ibilgua asko handitzen delarik.

Tontorrik garaiena, Montnegre mendilerroan dago, Turó Gros mendian, 773 metro dituena.

Babestutako zenbait gune natural ditu, Montnegre eta Korridoreko Parke Naturala, Collserolako Parkea eta Garrafeko Parke Naturala kasu.

Kanpo estekak

aldatu