Kataluniako Erreferendumerako Hitzarmen Nazionala

Kataluniako Erreferendumerako Hitzarmen Nazionala (katalanez: Pacte Nacional pel Referèndum) Kataluniaren independentziari buruzko erreferenduma egiteko helburuaren bat egiten dutenak batzen dituen ekimena da. 2016an eratu zenetik hainbat instituzio, erakunde sozial eta politiko, hautetsi eta pertsonalitaterekin bildu izan dira. 2016ko abenduaren 23an egin zuten bilera eratzailea Kataluniako Parlamentuan, eta 2013an eratu zen Erabakitzeko Eskubidearen aldeko Hitzarmen Nazionala ordezkatu zuen.

Bere zuzendaritzan Joan Ignasi Elena, Maite Arqué, Jaume Bosch, Francesc de Dalmases, Carme-Laura Gil, Itziar González, Francesc Pané eta Carme Porta daude. 2017ko urtarrilaren 23n batzorde hoentako kideek manifestua aurkeztu zuten euren helburu, ibilbide orria eta lanerako zituzten programak azalduz, Centre Excursionista de Catalunyan egindako prentsaurreko batean.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu