Katō Yoshiaki

Katō Yoshiaki (japonieraz: 加藤 嘉明?, 15631631ko urriaren 7a) Japoniako historiako Sengoku Aroaren amaieran, Toyotomi Hideyoshiren zerbitzura egon zen samurai japoniarra izan zen.

Katō Yoshiaki
Katō Yoshiaki.jpg
Daimyō

Bizitza
Jaiotza1563 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Japonia
Heriotza1631ko urriaren 7a (67/68 urte)
Familia
AitaKatō Noriaki
Seme-alabak
Jarduerak
JarduerakSamuraia
Graduaamiral

Yoshiakik, oso parte hartze nabarmena izan zuen Shizugatakeko guduan, eta, ondorioz, Shizugatakeko zazpi lantzetako bat bezala hartua izan zen. Hideyoshiren flotaren buru bezala ere parte hartu zuen hark antolatutako Korearen inbasioetan, baita Kyushuko bere kanpainetan ere.

Hideyoshi hil ondoren, Tokugawa Ieyasuren ondoan borrokatu zuen Sekigaharako guduan, gudu honen ondoren, Tokugawak, bere hana, 100.000 kokutik 200.000ra bikoiztu zuelarik.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Katō Yoshiaki Aldatu lotura Wikidatan