Kasko atikoa Grezia Zaharreko kasko mota bat zen. Italian eta mundu helenistikoan erabili zuten, Erromatar Inperioan ere.

Italiako hegoaldean aurkitutako kasko zeremonial atikoa, K.a. 300 ingurukoa.

Kasko kaltzidikoaren antzekoa zen, baina ez zuen sudurrerako babesik. Nahiz eta Grezian bertan korintiarra edo frigiarra motak bezain erabilia ez izan, kasko atikoa oso ezaguna egin zen Italian, ale asko aurkitu baitira bertan. Kasko honek bere garaikideek baino denbora gehiago iraun zuen, eta garai helenistiko eta erromatarretan jeneralen, enperadoreen eta pretoriarren pinturetan itxura arkaikoa emateko erabili zen. Hala, kasko hauek ofizial erromatarren irudi herrikoian txertatu dira, hala nola Errenazimentutik aurrera artean aurkitutakoak edo Hollywoodeko ekoizpenetan erabilitakoak.

Kanpo estekak aldatu