Kartograma mapa batean oinarritzen den datu diagrama da. Bi motako kartogramak era daitezke: kartograma morfikoak eta kartograma anamorfikoak.

Kartograma anamorfikoa, azalerazkoa, Europar Batasunak herrialde bakoitzari emandako diru ekarpenak per capita erakusten dituena. Gainera, herrialdeek per capita egin dituzten ekarpenak kolorez adierazten dira. Luxemburgo ez da azaltzen.
Diru emaileak, garbiro      -5000 - -1000 euro per capita      -1000 - -500 euro per capita      -500 - 0 euro per capita
Diru hartzaileak, garbiro
     0 - 500 euro per capita      500 - 1000 euro per capita      1000 - 5000 euro per capita      5000 - 10000 euro per capita      10000 euro plus per capita      n/a

Kartograma morfikoak aldatu

Kartograma morfikoek mapako herrialde, lurralde edo eskualdeetako muga errealak errespetatu egiten dituzte eta irudikatu nahi diren datuak kolorez edo mugen barnean kokatutako diagrama baten bitartez irudikatzen da.

Kartograma anamorfikoak aldatu

Kartograma anamorfikoetan lurraldearen itxura (azalera edo beste lurraldeetarako distantzia) aldatu egiten da, irudikatu nahi den datuaren zenbatekora egokituz. Aldi berean, kolorez edo artekatutako diagrama batez beste aldagairen bat ere adieraz daiteke.

Kartograma anamorfikoetan bi motako kartogramak bereiz ditzakegu: azalerazko kartogramak, non lurraldearen azalera aldatzen den, azaldu nahi den datuaren arabera; eta distantzia kartogramak, non aldatzen dena beste lurraldeetarako distantzia bisual edo ikusizkoa den.

Kanpo estekak aldatu