Karrika-dantza, baita ere Edate-dantza, euskal dantza desberdinen izena da. Edate izena etxeetan eskeintzen zuten edaritik datorrela. Koreografiari dagokionez Soka Dantza dela esan dezakegu.[1]

Betelun aldatu

Betelu herrian, Nafarroa Garaian, Inauteri igandean lorez puska-biltzea egin ondoren, mutilak arreba edo barrideren bat lagun zutela herriko plazara joaten ziren eta karrika-dantza hasten zuten herrian barrena, gune jakinetan kapitainak eta azkendariak zortzikoa dantzatzen zuten. Dantzarien atzetik ñañarroak ibiltzen ziren eta bukaeran Kontzejuko tabernan eskean bildutakoarekin jaten zuten.[2]

Betelu da izen bakar honekin dantza bizirik mantendu duen herria. Inauterietan egiten den dantza da. Gaur egun inauteri egunean erabiltzen duten mozorroarekin dantzatzen dira.

Auritz aldatu

Auritzen, Nafarroa Garaian, San Joan festetan herrian barrena egiten den dantza.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu