Barride bi etxe hurbilenekoei ematen zaien izena da bereziki ipar Nafarroa Garaian. Auzo kontzeptuaren barruan hurbiltasun handiagoa adierazten du. Juan Garmendia Larrañaga etnografoak Elizondon eta Beartzun, Nafarroa Garaian, jaso zuen kontzeptua.[1]

Barridea aldameneko etxearen jabea zen Elizondon.

Barridekoa ahaidea da, eta familiako dueluetan eta gainerako gertakarietan funtzio jakin batzuk betetzen ditu. Jatorriz, barride elizarantz hurbilen zegoen etxearen jabea zen.[2]

Luzaiden barride "lehenauzo" esaten zaio.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.