Karratu (musika)
Karratua edo laburra zortzi beltzek adina irauten duen musika irudi bat da, lotutako bi biribilen baliokidea. Zenbait eratara irudikatzen da, arruntena laukiluze huts bat delarik.
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/3/35/Breve_notation.png/220px-Breve_notation.png)
Erdi Aroko musikan, laburra zen notarik laburrena, eta longa baten erdia edo herena iza zitekeen.
Sarri Pizkunde garaian eta Barrokoan erabilia, non 4/2 eta 3/2 metriketan erabiltzen zen.
Gaur egungo musikan ez da askorik erabiltzen.