Beltza denbora bateko iraupena duen soinu bat adierazteko erabiltzen den musika irudi bat da. Biribilaren laurdena da. Beltza, obalo ilun bat da (hortik bere izena) nondik plika deritzon lerro zuzen bertikal bat irteten den, inongo gehigarririk gabe. Bere isiltasun baliokidea beltz isiltasuna da, denbora batez soinurik ez dagoela adierazten duena.

Hiru ikur dituen pentagrama: bi nota beltz eta beltz isiltaun bat (Z baten antzekoa)

Irudiak bi beltz eta beltz isiltasun bat erakusten ditu. Plikaren norantza notaren posizioaren araberakoa da. Pentagramako hirugarren lerrotik hasita eta gorantz, beltza plika beherantz eta buruaren ezkerretik irteten irudikatzen da. Hirugarren lerrotik beherako beltzentzat, plika gorantz jartzen da, buruaren eskuinaldetik irteten. Arau hau, baina, ez da absolutua, notak lotzerakoan edo ahots bat baino gehiago dagoenean alda daitekeelarik.

Erritmoari dagokionez, biribila da konpasaren iraupena adierazteko eredua. "Lauko" konpasek (hiru bider lau, bi bider lau, lau bider lau) konpaseko hiru beltz, bi eta lau daudela esan nahi dute, hurrenez hurren.

Bere erdia irauten duen musika irudiaren izena kortxea da.


Kanpo estekak

aldatu