Karrakela arrunta (Littorina littorea), magurio arrunta eta mangolino arrunta ere deitua, itsas-barraskilo espeziea da, Littorinidae familiakoa, Ipar Atlantikoko kostaldeetan bizi dena.[2][3]

Karrakela arrunta
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaMollusca
KlaseaGastropoda
OrdenaLittorinimorpha (en) Littorinimorpha
FamiliaLittorinidae
GeneroaLittorina
Espeziea Littorina littorea
(Linnaeus, 1758)[1]

Deskribapena aldatu

Karrakela arruntak gorputz biguna du eta maskor kiribildua eta puntaduna. Azalera latza du eta kolorea aldakorra da. Euskal Herrian beltz-beltza da bustia dagoenean, eta operkulu bat du gorputzari itsatsia. Tamaina ere jatorriaren araberakoa da, batez beste, 10-12 milimetro helduena.[4]

Bizi zikloa aldatu

Emeek 10.000 eta 100.000 arrautza artean erruten ditu kapsula baten barnean. Bertatik larba fasean ateratzen dira, eta itsas hondoan kokatzen. Heldutasunera 10 mm dituztenean iristen dira, eta 5-10 urte bizi dira.

Banaketa eta habitata aldatu

Ozeano Atlantikoaren iparraldean aurkitzen da, hala ekialdean (Norvegiatik Afrika iparraldera) nola mendebaldean (Kanada eta Estatu Batuetako kostaldean). Mediterraneoan ere aurkitzen da, Itsaso Adriatikoraino behintzat.

Kostalde harkaiztsuak atsegin ditu eta harri txintxar soltetan bizi da, kamuflatzegatik soilik ez, itsasbeheran hezetasuna mantentzen delako baita ere.

Erabilera aldatu

Altamira leizean aurkitu izan dira duela 15.000 urteko karrakelen maskor pilaketak. Horrek adierazten du garai hartako komunitate ehiztari-biltzaileek kontsumitzen zutela.

Gaur egun karrakelak egosiak jaten dira. Oskoletik orratz bat erabiliz ateratzen dira. Magnesio iturburu garrantzitsua da (400 mg/100g).

Erreferentziak aldatu

  1. Linnaeus C. (1758). Systema naturae per regna tria naturæ, secundum classes, ordines, genera, species, cum characteribus, differentiis, synonymis, locis. Tomus I. Editio decima, reformata. pp. [1-4], 1-824. Holmiae. (Salvius).
  2. Nahiz eta espezie hau den ezagunena, orokorrean Littorina generoko espezie guztiei karrakela izena ematen zaie, Euskaltzaindiaren Hiztegiaren arabera.
  3. Karrakela. Euskaltzaindiaren Hiztegia, euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2010-09-13).
  4. Karrakela arrunta marlin.ac.uk guenan (2008-10-16)

Kanpo estekak aldatu