Karbono 13ko erresonantzia magnetiko nuklear
Karbono 13ko erresonantzia magnetiko nuklearrezko espektroskopia (13C EMN) teknika analitiko bat da molekula organikoetan karbono-atomoak identifikatzea posible egiten duena[1].
Erresonantzia magnetiko nuklearrak karbono 13 isotopoa identifikatzen du. Karbonoaren isotoporik ugarienak, karbono 12k, ez du EMNzko seinaleriik sortzen.
Karbono 13ko EMN asko usatzen dan konposatu organikoak eta organometalikoak identifikatzeko. Izan ere, 1H EMN baino egokiagoa da nahaste konplexuetan molekulak identifikatzeko.
Ezaugarriak
aldatu13C EMNk baditu konplikazio batzuk 1H EMNk ez dituena. Inportanteena da 13Ck sentikortasun txikiagoako duela 1Hk baino, ugaritasun naturala txikiagoa delako 13Cren kasuan.
13Cren kasuan ere spina 1/2koa da. Bestalde, erlazio giromagnetikoa protoiarenaren laurdena da eta horrek sentikortasuna are gehiago txikitzen du. Protoiarekiko sentikortasun erlatiboa 4ko magnitude-ordenan ahulagoa da.
Lerrakuntza kimikoa
aldatu13C EMNen kasuan lerrakuntza kimikoaren tartea nahikoa zabala da 250 ppmkoa. Aintzat hartu 1H EMNren kasuan konposatu organikoentzat lerrankuntza kimikoa 15 ppmren tartean egoten dela. Konposatu organikoen lerrakuntza kimikoak adierazten dira beheko grafikoan.
Lerrakuntza kimikoaren erreferentzia tretrametilsilanoak ezartzen du, zein ∂=0,0 ppmren balioa esleitzen zaion.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Silverstein, Robert M.; Bassler, Gerald Clayton; Morrill, Terence C.; Silverstein, Robert M.; Bassler, Gerald Clayton. (1991). Spectrometric identification of organic compounds. (5. ed. argitaraldia) Wiley ISBN 978-0-471-63404-1. (Noiz kontsultatua: 2024-11-24).