Karbokatioi

Karbono-atomoan karga positiboa duen katioi organiko ezegonkorra [adibidez, trifenil metilo katioia: (C6H5)3−C^+]

Karbokatioia da karbono-atomoan karga positiboa duen katioi organiko ezegonkorra [adibidez, trifenil metilo katioia: (C6H5)3−C+.[1]

Egitura eta ezaugarriakAldatu

Karbokatioiek egitura laua dute. Karbono-atomoek sp2 hibridazioa izaten dute eta hibridatu gabeko p orbitala hutsik dago, hots, elektroirik ez du. Beste hitz batzuetan, kargatutako karbono-atomoak sei elektroi bakarrik ditu balentzia-geruzan eta egonkortasuna ematen duen zortzikotearen legea ez du betetzen. Ondorioz, oso erreaktiboak eta ezegonkorrak dira. Dena den, erreaktibitate-eskala bat ezar daiteke alkilo-karbokatioietan: tertziarioak > sekundarioak > primarioak > CH3+.[2]

 
Karbokatioien egonkortasun-eskala

Karbokatioiak karga positiboa duenez, elektroizalea da eta hidroxilo edo halogeno ioien moduko nukleozaleek erreakzionatzen dute beraiekin.

ErreferentziakAldatu

  1. «ZT Hiztegi Berria» zthiztegia.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2021-02-17).
  2. Anakabe, Eneritz & Arrasate,, Sonia. (2012). Kimika organikoa. EHU, 5 or. ISBN 978-84-9860-672-0..

Kanpo estekakAldatu