Artikulu hau Hawaiiko oihalari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Kapa (argipena)».

Kapa hawaiar indigenenek egindako ehuna da, Rosales eta Malvales ordenako zuhaitz eta zuhaixka espezie batzuen zuntzetatik eratorria. Azala irabiatu eta jo egiten da, testura leun bat lortzeko eta gero irudi geometrikoz tindatzeko.

1819ko margoa, emakumezko buruzagi bat, Likelike izenekoa, Kalanimokuren emaztea, kapa oihala jotzen.
XVIII. mendeko kapa adibide bat, Göttingen-eko Georg-August Unibertsitatean, Alemania

Polinesiako beste leku batzuetan aurkitzen den tapa oihalaren antzekoa da, etimologikoki hitz bera da izatez, baina desberdina da bere sorreran erabilitako metodoetan.

Kolonizazioaren ondorioz kapak egiteko langintza galdu egin zen, baina 1989an, berreskuratutako hezurdura batzuk biltzeko behar zituztelakoan, hawaiiar talde batek oihalak egiteko prozesua ohituretatik berreskuratzea lortu zuten. Berrituta, tradizioa 21. mendera iritsi da.[1]

Erreferentziak aldatu

  1. «Modern Hawaiian Kapa History» kapahawaii.com (Noiz kontsultatua: 2023-09-08).

Kanpo estekak aldatu