Kanchipuram Indiako Tamil Nadu estatuko hiria da, Tondaimandalam eskualdean, Chennai hiriburutik 72 km-ra. Kanchipurami mila tenpluen hiria esaten zaio, bere arkitekturengatik: tenpluak, 1.000 zutarritako korridorea, gopuram edo tenplu-dorre handiak. Indiako turismo-leku garrantzitsuenetako bat da. Hiriak 36.14 km2 hartzen ditu eta 234.353 biztanle zituen 2011n. [1] Kanchipuram barrutiko egoitza administratiboa da. Zetazko sari jantzien industriagatik ere ezaguna da. "Conjeeveram" izenez ezagutu zuten kolonizatzaile britainiarrek.

Kanchipuram
hiri handia
Administrazioa
Herrialdea India
Indiako estatuaTamil Nadu
Indiako barrutiKanchipuram barrutia
Posta kodea631501
Geografia
Koordenatuak12°49′51″N 79°42′28″E / 12.8308°N 79.7078°E / 12.8308; 79.7078
Map
Azalera11.72 km²
Altuera88 m
Demografia
Biztanleria164.384 (2011)
Dentsitatea14.025,94 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia44
Ordu eremuaUTC+05:30
kanchi.tn.nic.in

Historia eta ondarea aldatu

Historikoki, Kanchipuram hezkuntza-zentroa[2] zen, eta ghatikasthanam edo "ikastokia" deitzen zitzaion[3]. Hiria jainismo eta budismoarentzat hezkuntza aurreratuko gune erlijiosoa ere izan zen 1. eta 5. mendeen artean[4]; ondoren hinduismoa nagusitu zen.

Vishnuismoaren teologia hinduan (Vishnuren gurtzan zentratua), Tirtha deritzoten zazpi erromesaldi-gune berezietako bat da Kanchipuram. Hirian dauden toki bisitagarrien artean daude Varadharaja Perumal tenplua, Ekambareswarar tenplua, Kamakshi Amman tenplua eta Kailasanathar tenplua. Tamil Naduko tenplu hindu handieneetako batzuk dira. Vishnu jainko hinduaren 108 tenplu sakratuetatik 15 Kanchipuramen daude. [5]

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «Kanchipuram» artikulutik itzulia izan da, 2021-12-09 data duen 1059469754 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2021-12-09 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.

Kanpo estekak aldatu