Kanagawa (prefektura)

Japoniako prefektura
Kanagawa prefektura» orritik birbideratua)

Kanagawa prefektura (japonieraz: 神奈川県 Kanagawa-ken?) Japoniako Honshu uharteko prefektura bat da. Hiriburua Yokohama da. Tokioren ondoren, Japoniako prefekturarik jendetsuena da, 9 milioi biztanle pasatxo 2010 urtean. Kantō eskualdearen hego-mendebaldean kokaturik dago eta Tokioko metropoli eremua ere osatzen du.

Kanagawa prefektura
神奈川県
 Japonia
Ereserkia
Hikari Aratani (en) Itzuli
Administrazioa
Estatua Japonia
ISO 3166-2JP-14
HiriburuaYokohama
governor of Kanagawa Prefecture (en) ItzuliYūji Kuroiwa (en) Itzuli
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak35°26′52″N 139°38′33″E / 35.44775°N 139.64253°E / 35.44775; 139.64253
Azalera2,415,84 km²
MugakideakTokio, Shizuoka eta Yamanashi
Punturik altuenaMount Hiru (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria9.216.009 (2020ko irailaren 1a)
167.678 (2010)
Dentsitatea3.740 bizt/km²
Informazio gehigarria
EskualdeaKantō
UharteaHonshu
Ordu eremuaUTC+09:00 eta Japan Standard Time (en) Itzuli
pref.kanagawa.jp

Geografia

aldatu

Kantō lautadaren hego-mendebaldeko izkinan dagoen prefektura txikia da. Iparraldean Tokio du, eta Fuji mendiaren inguruak ipar-mendebaldean. Hegoaldean eta ekialdean, hurrenez hurren, Sagami Badia eta Tokioko Badia.

Prefekturaren ekialdea nahiko laua da eta oso urbanizatuta dago, Yokohama eta Kawasaki portu-hiriak barne. Hego-ekialdean berriz, Miura penintsularen inguruan, jende gutxiago bizi da baina turista asko jasotzen ditu batez ere aintzina Japoniako hiriburua izan zen Kamakurak. Mendebaldean Yamanashi eta Shizuoka prefekturek mugatzen dute eta alderdi hori menditsuagoa da, hemen bereziki aipatzekoan dira Odawara eta Hakone.

Lurraldearen % 23 natura-parke gisa babestuta dago. Bertan dago Fuji-Hakone-Izu Parke Nazionala besteak beste.

Historia

aldatu

Japoniako sistema feudalean, gaur egungo Kanagawa prefektura Sagami eta Musashi probintzien parte izan zen. Yokohama, ur sakoneko porturik handiena Tokioko Badian, 1859an ireki zen atzerriko merkataritzarako, eta Japoniako merkataritza-portu nagusia bilakatu zen. Lehen trenbidea 1872an eraiki zen.

Bigarren Mundu Gerran, Yokohama, Kawasaki eta beste hiri nagusi batzuek kalte handiak jasan zituzten Estatu Batuen 1945eko bonbardaketen ondorioz.

Banaketa administratiboa

aldatu
 
Kanagawa prefekturako mapa

Kanagawa prefekturan 19 hiri daude. Hauetaz gain 14 herri ere badaude 6 barrutitan elkartuta.

Hiriak

aldatu
  • Hiri handienak:
  1. Yokohama (hiriburua, 3.697.894 biztanle)
  2. Kawasaki (1.437.266 bz)
  3. Sagamihara (719.677 bz)
  4. Fujisawa (416.418 bz)
  5. Yokosuka (414.960 bz)
  6. Hiratsuka (259.698 bz)
  • Hiri guztiak:

Herriak

aldatu

Ondasun nabarmenak

aldatu

Hauek dira turismoari dagokionez Kanagawa prefekturako lekurik interesgarrienak:

Iruditegia

aldatu

Kanpo estekak

aldatu