Dragoi Bola (animea)
Dragoi Bola (jatorrizko japonieraz ドラゴンボール edo Doragon Bōru, ingelesez Dragon Ball) Akira Toriyamak idatzi eta marrazturiko manga (komiki japoniarra) da. 1984tik 1995era Weekly Shonen Jump aldizkarian argitaratua izan zen.
Dragoi Bola (animea) | ||||
---|---|---|---|---|
Jatorria | ||||
Izenburua | ドラゴンボール | |||
Jatorrizko hizkuntza | japoniera | |||
Jatorrizko herrialdea | Japonia | |||
Atalak | 153 | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | abenturazko anime eta manga, science fiction anime and manga (en) eta fantasiazko anime eta manga | |||
Deskribapena | ||||
Oinarritua | Dragon Ball | |||
Ekoizpena | ||||
Konpainia ekoizlea | Toei Animation (en) | |||
Emanaldia | ||||
Jatorrizko igorlea | Fuji Television | |||
Hasiera-data | 1986ko otsailaren 26a | |||
Amaiera-data | 1989ko apirilaren 12a | |||
Fikzioa | ||||
Kontakizunaren tokia | Dragon World | |||
ikusi
| ||||
Fikzio-unibertsoa | Dragoi Bola unibertsoa | |||
Argumentu nagusia | Txinatar mitologia eta Japoniar mitologia | |||
toei-anim.co.jp… | ||||
| ||||
kronologia | ||||
|
Dragoi Bola animea telebistarako mangaren moldaketa da. Guztira 508 atalez osatuta dago, hiru zati nagusitan banatuta Dragoi Bola, Dragoi Bola Z eta Dragoi Bola GT. Hau hiru zatietatik lehena da eta 153 atal ditu eta mangaren lehen 194 kapituluak egokitzen ditu. Lehen atala 1986ko otsailaren 26an emititu zen Japonian Fuji Tv telebista katean. Atal hauetaz aparte beste 4 film ditu. Esan beharra dago ere, animean jatorrizko mangan ez dauden istorioak agertzen direla edo mangaren istorioa apur bat aldatzen dela.
Argumentua
aldatuDragoi Bolak Son Goku izeneko tximino isatsa duen mutil baten abenturak kontatzen ditu, bere haurtzarotik heldu bihurtzen den arte. Arte martzialen munduan girotuta dago eta 7 Dragoi Bolen bilaketan oinarritzen da. Kondairak dioenez, Shenron dragoiak 7 Dragoi Bolak biltzen dituenaren edozein gurari betearaziko du.
Dragoi Bolen lehen bilaketa
aldatuIstorioa Son Goku eta Bulma elkar ezagutzen direnean hasten da. Izan ere Son Goku bere aitonak emandako 4 izarreko Dragoi Bolaren jabe da, eta Bulma 7 bolen bila dabil. Dragoi Bolak biltzeko Bulmak berak (16 urte dituen neska gazte adimentsua) asmatutako Dragoi Radarra erabiltzen dute. Baina Pilaf erregea ere Dragoi Bolen bila ari da, eta bere trikimailuak erabiliz Gokuk eta bere lagunek dituzten bolak lapurtuko ditu. Pilafek Shenron dragoia deitzea lortzen du ilargi beteko gau batean, non ilargiari begiratzean Son Goku gorila erraldoi bihurtzen den. Azkenean Oolongek bere nahia beteko du eta Goku bere onera itzuliko da Yamcha eta Puarri esker.
Arte Martzialen 21. Mundu Txapelketa
aldatuAbentura honen ostean Son Goku Iratxo Dortokarekin entrenatzera doa. Bertan Krilin eta Lunch ezagutuko ditu. Entrenamendu hilabete batzuen ondoren Gokuk eta Krilinek Arte Martzialen 21. Mundu Txapelketan parte hartzen dute. Gokuk finalean galtzen du Jackie Chunen aurka (Iratxo Dortoka mozorrotuta).
Zapi Gorridun Armadaren saga
aldatuTxapelketa ostean Son Goku munduan zehar ostendu zen aitonaren Dragoi Bolaren bila hasten da. Zoritxarrez, oraingoan ere ez da bolen bila dabilen bakarra, izan ere Zapi Gorridun Armada hauen bila dabil. Silver Koronela, White eta Blue Jeneralak garaitu ostean, Goku Tao Pai Pairen aurka borrokatuko da. Lehen borrokaldian Tao Pai Paik irabazten du, bigarrenean aldiz, Goku da garaile Karin maisuarekin 3 egunez aritu ondoren. Borrokaldi hauetan Tao Pai Paik Uparen aita, Bora (Lur Santuko zaindaria), hitzen du. Honen ondorioz Son Gokuk Zapi Gorridun Armada desegitea erabakitzen du eta bera bakarrik kuartel nagusirantz abiatzen da. Oztopo guztiak saihestu ostean armada osoa garaitzea lortzen du, 6 Dragoi Bola bilduz.
Babaren saga
aldatuGokuren helburua 7 bolak biltzea eta Bora berpiztea da, baina falta den 7. Dragoi Bola ez da Dragoi Radarrean agertzen. Horregatik Goku bere lagunekin elkartzen da Baba Igarlearengana joateko, bera baita azken bola aurki dezakeen bakarra. Hala ere Babaren zerbitzuak lortzeko diru asko behar da, edo bestela bere zerbitzura dauden 5 borrokalariak garaitu behar dira. Goku eta lagunek bigarren aukera hartu beharrean daude eta asko kostata helburua lortzen dute. Son Gokuk azken arerioa garaitzea lortzen du, hau bere aitona Son Gohan delarik. Honen ondoren Babak azken Dragoi Bola non dagoen esaten die, Pilafen eskuetan dagoelarik. Azkenean Son Gokuk 7 bolak eskuratzen ditu eta Shenronek Uparen aita berpizten du. Honen ondoren Son Goku eta lagunak hurrengo Arte Martzialen Txapelketareko entrenatzen hasiko dira.
Arte Martzialen 22. Mundu Txapelketa
aldatuDenbora pasa ostean Arte Martzialen 22. Mundu Txapelketa hasten da, eta lagun guztiak berriz elkartzen dira. Oraingoan Mikerroi, Iratxo Dortokaren betiko etsaia, agertzen da, bere bi ikasleak Ten Shin Han eta Chaoz txapelketan parte hartzen dutelarik. Finala Son Gokuk eta Ten Shin Hanek jokatzen dute, bigarrenak oso gutxigatik irabazten duelarik. Hemendik aurrera arerioak (Mikerroiren ikasleak) izan zirenak lagun bihurtzen dira.
Satan Bihotz Txikiren saga
aldatuFinala jokatzen den egunean bertan, eguzkia ezkutatu baino lehenago Gokuk Krilinen gorpua aurkitzen du, eta hiltzailearen atzetik abiatzen da. Hiltzaileak Satan Bihotz Txiki deabruen erregearen ikurra utzi zuen, urte asko lehenago Mutaitok (Iratxo Dortoka eta Mikerroiren irakaslea) eltze batean espetxeratutako munstroa. Satan Txikik 7 Dragoi Bolak bildu nahi ditu betiko gaztetasuna lortzeko, baita lortu ere eta gainera Shenron dragoia hiltzen du. Hau eragotzi nahian Chaozek eta Iratxo Dortokak bizia galtzen dute eta Son Goku larriki zauritua gelditzen da. Horrela Goku Lur Santura jotzen du berriz Yagi lagun berriaren laguntzarekin Karinen dorrea igotzeko. Indar gehiago lortzeko eta lagunak mendekatzeko asmoz Gokuk Ur Santua edaten du. Behin froga hau gaindituz, Goku Santa Bihotz Txikiren bila joaten da. Borroka latz baten ondoren Goku garaile irtetzen da, baina etsaiak, zituen azken indarrekin, barruan bere semea daraman arrautza bat erruten du.
Arte Martzialen 23. Mundu Txapelketa
aldatuAzken borroka honen ondoren Goku Karinengana itzultzen da, eta honek Ahalguztidunarengana bidaltzen du, bera baita Dragoi Bolen sortzailea. Poporen (Ahalguztidunaren zerbitzaria) froga batzuk gainditu ondoren, Ahalguztidunak Shenron berpizten du eta azken honek Krilin, Iratxo Dortoka eta Chaoz. Ordainetan Goku Popo eta Ahalguztidunarekin entrenatzen gelditzen da Arte Martzialen 23. Mundu Txapelketa hasi arte. Txapelketa honetan partaide oso indartsuak aurkezten dira: Chichi (partaide ezezagun bezala aurkezten da), ustez hilda zegoen Tao Pai Pai (Mikerroiren anaia txikia), Shen (Ahalguztiduna) eta Gazte (Satan Bihotz Txikiren semea). Finala Gaztek eta Son Gokuk jokatzen dute, Son Goku izanik garailea (bere bizitzan lehen aldiz txapelketan).
Anime hau, Son Goku eta Chichiren arteko ezkontzarekin bukatzen da.
Atalen banaketa
aldatuAnimeak sagatan banatu ohi dira, hauek dira Dragoi Bolak dituenak:
Saga | Animeko atalak |
Dragoi Bolen lehen bilaketa | 1etik 13ra |
Arte Martzialen 21. Mundu Txapelketa | 14tik 28ra |
Zapi Gorridun Armada | 29tik 67ra |
Baba | 68tik 83ra |
Arte Martzialen 22. Mundu Txapelketa | 84tik 101ra |
Satan Bihotz Txiki | 102tik 122ra |
Arte Martzialen 23. Mundu Txapelketa | 123tik 153ra |
Ahotsak eta bikoizketa
aldatuDragoi Bola Edertrack estudioak bikoiztu zuen euskarara. Hemen telesaileko zenbait pertsonaiari ahotsa eman zieten aktore eta bikoizleak[1][2][3]:
Pertsonaia | Jatorrizko ahotsa | Bikoizlea |
---|---|---|
Son Goku | Nozawa Masako | Seve Atencia, Joseba Etxebarria |
Bulma | Hiromi Tsuru | Mariasun Iturragoitia, Analupe Fernandez |
Dortoka Maisua | Kōhei Miyauchi | Patxi Ugalde |
Krilin | Mayumi Tanaka | Mikel Martinez |
Oolong | Naoki Tatsuta | Txomin Madariaga |
Yamcha | Tōru Furuya | Xeberri |
Pilaf | Shigeru Chiba | Felix Arkarazo, Mikel Martinez, Joxe Felipe Auzmendi |
Idi Deabru | Daisuke Gōri | Xabier Pombo |
Chichi | Mayumi Shō | Luz Enparantzala |
Ten Shin Han | Hirotaka Suzuoki | Kepa Cueto |
Chaoz | Hiroko Emori | Beñat Gaztelurrutia |
Satan Bihotz Txiki | Takeshi Aono | Jesús Ozerinjauregi |
Satan Txiki | Toshio Furukawa | Miel Apaolaza |
Narratzailea | Jōji Yanami | Jesus Eguzkitza |
Sarrerako eta amaierako kantuetan Xeberri eta Ana Lupe Fernandez entzun daitezke, hurrenez hurren.
Filmak
aldatuDragoi Bolak 4 film ditu, film hauek animeko atal multzo baten laburpen antzekoak dira, hala ere pertsonaia berriak agertzen dira.
Singleak
aldatuAbentura Mistikoa! (Makafushigi Adventure!)
aldatuGoazen lagunok
amets betean
Dragoiaren Bola bila batera
Orain badakit
nongo zuloan
dagoen altxorrik ederrena
Gure mundu hau irla haundi bat da
eta hortxe ostenduta altxor eder bat
Bihotzean badut nik amets on ederrik
eta ez da eguzkirik distiratsuagorik,
goazen bihotza betean
aurki dezagun, goazen, goazen, goazen, goazen
'
Tximistaren bidetik Dragoi Bola bila
itsaso eta lurrez bihotz bete ametsez
eta altxorra geuretzat izango da
Ekin lagun bideari,
Son Gokurekin ez da beldurrik,
zeru goian nahiz lurrean
hegan eginez laster altxorra dugu
Goazen lagunok
amets betean
Dragoiaren Bola bila batera
Orain badakit
nongo zuloan
dagoen altxorrik ederrena
Gure mundu hau irla haundi bat da
eta hortxe ostenduta altxor eder bat
'
Romantic Ageru Yo
aldatuAmetsak ez dauka
inongo mugarik,
eta nik alde egin nahi nuke hemendik.
Benetan gogorra
eta ausarta bazara,
inoiz ez geratu atzera begira.
Bestela hemen, zure bizitzan,
ez daukazu ezer.
Maitasuna emateko
eta hartzekoa da.
Baina galdu baduzu,
nekez lortuko duzu,
eta orduan ahaztu.
Bihotzez maite zaitut,
zuk ere maite nauzu.
Bizitza bat eginda politagoa da.
Bihotzez maite zaitut,
zuk ere maite nauzu.
Ez egin ba negarrik,
zorion hutsa da gure maitasun garra.
Zentsura
aldatuAnimea TF1 telebista kate frantziarrak erosi zuen eta gero Europa osoan zehar banatu zuen. Telebista kate honek eszena ugari zentsuratu zituen, hauen izaera indarkeriazkoa edo erotikoa zela eta. Eszena hauek ezabatuak izan ziren, eta ETB1ek ere zentsuratutako bideo hau erabili zuen.
AEBetan zentsura urrunago joan zen. Izan ere, eszenak mozteaz gain, tratamendu digitalen bidez irudia aldatu zuten. Adibidez, odol gehiegi ikusten zenean odol hau ezabatu egiten zen, eta norbait biluzik agertzen bazen barruko arropa marrazten zioten gainetik. Gainera elkarrizketa ugari aldatuak izan ziren, gehienbat alkohola, drogak edo joera sexual ezegokietaz hitz egiten zenean.
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Ingelesez) Dragoi Bolaren webgune ofiziala
- (Japonieraz) Toei Animation-en Dragoi Bolaren webgune ofiziala[Betiko hautsitako esteka]
- (Gaztelaniaz) Mundo Dragon Ball
- (Ingelesez) Kanzentai
- (Ingelesez) (Italieraz) Dragon Ball Arena[Betiko hautsitako esteka]
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Dragoi Bola :: Doblaje Histórico Vasco (1982-1999)» doblaje-historico-vasco.webnode.es (Noiz kontsultatua: 2019-10-04).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ (Gaztelaniaz) «EUSKAL BIKOIZKETA» euskalbikoizketa.blogspot.com (Noiz kontsultatua: 2019-10-04).
- ↑ «Pertsonaiak=Bikoizketa Ahotsak» euskalherria-aintzin.forumeu.net (Noiz kontsultatua: 2019-10-04).[Betiko hautsitako esteka]