Kalkulu-orri

Kalkulu-orria zenbakizko datuekin kalkuluak egiteko editore espazialduna da. Aurrekontuak, fakturak, grafikoak... egiteko prestaturiko bulegotika programa da.

Kalkulu-orrietan errenkada eta zutabe ugariz osatutako taula edo matrizea dugu oinarri, non, zutabe eta errenkada bakoitzaren arteko intersekzioari gelaxka deituko diogun. Bakoitzak bere izena izango du; orri, errenkada eta zutabeen izenen elkarketaz sortua berau. Adibidez “D6”, itsasontzien jokoa bezala.

JatorriaAldatu

1960ko hamarkadan kalkulu-orri elektroniko baten kontzeptua sortu zen Richard Mattessichen Budgeting Models and System Simulation artikuluan[1][2][3]. Pardok eta Landauk horrelako programen kredituaren zati bat merezi dute, eta 1970ean algoritmo batzuk patentatzen saiatu ziren (4.398.249 zenbakiko patentea AEBetan[4]). Patentea ez zuen patenteen bulegoak eman asmakuntza matematiko hutsa zelako. Pardok eta Landauk kasu bat irabazi zuten gortean "zerbait patentagarria da berritasunaren puntua algoritmo bat delako" esanez. Kasu honek software-patenteen hasieran lagundu zuen.

Dan Bricklin kalkulu-orrien asmatzaile onartua da. Bricklinek arbel batean kalkulu-taula bat egin zuen unibertsitateko irakasle baten istorioa kontatu zuen. Irakasleak akats bat aurkitu zuenean, urrats asko ezabatu eta berridatzi behar izan zituen, oso aspergarria zena, Bricklinek prozesua ordenagailu batean erreplikatu zezakeela pentsatuz, taula paradigma/kalkulu orria erabiliz prozesuan parte hartzen zuten formulen emaitzak ikusteko.

Bere ideia VisiCalc bihurtu zen, lehen kalkulu orria, eta "funtsezko aplikazioa", PCa (ordenagailu pertsonala) ordenagailuen zaletasun hobby bat izateari utzi ziona, negozioetan eta enpresetan ere tresna bat bihurtuz.

GelaxkakAldatu

 
Lau zelda, horizontalean lerroka edo bertikalean zutabeka, eta euren notazioa.

Datuak sartzeko edo kalkuluak egiteko lekua da kalkulu-orri baten gelaxka. Oro har, laukizuzen formakoak dira, eta ilara eta zutabe baten elkargunean eratzen dira; izen batekin identifikatzen dira, adibidez, C4; C zutabearen izena da, eta 4 ilararen zenbakia.

Lerroak horizontalak dira eta zenbakiek identifikatzen dituzte goranzko sekuentzian. Aldiz, zutabeak alfabetoko letrekin identifikatuta daude eta bertikalki doaz kalkulu-orrian.

Gelaxketan edozein informazio mota sartzen da, hala nola testua, datak edo zenbakiak, bai eta kalkulu edo ataza jakin bat egiteko formulak edo jarraibideak ere.

Oinarrizko operazioakAldatu

Kalkulu-orri batean, formulak eta funtzioak izan aurretik, oinarrizko operazioak egin ditzakegu: batuketa, kenketa, biderketa eta zatiketa. Honela, A1 gelaxkan eta B1 gelaxkan dagoena gehitu nahi badugu C1 gelaxkan, =A1+B1 idatziko dugu. Ez dugu zertan gelaxketan dagoena batu behar. Adibidez, biderkatu dezakegu A1 gelaxkan dagoena, sinpleki =A1*2 jarrita beste gelaxka batean.

Formulak eta funtzioakAldatu

Kalkulu-orri baten ezaugarri nagusia formulak zehazteko aukera da. Berauen bitartez beste gelaxka batzuetan aurkitzen diren datuak erreferentzia ditzakegu. Gelaxka baten edukia aldatzen denean, orriak, automatikoki, beroni erreferentzia egiten dioten gelaxka guztietako emaitza eguneratuko du. Formulak adierazteko zehaztuta dauden funtzio ugari eskainiko zaizkigu.

Kalkulu-orrien bidez, logika formaleko elementuak erabil daitezke, hala nola <,>, <= edo >=. Honek aukera ematen digu funtzio konplexuagoak egiteko. Adibidez, eskatu ahal dut gelaxka bat biderkatzea, soilik 10 baino gehiago balio badu, honako kodearekin: =IF(A1>10;A1*2).

Formulen bidez gauza askoz konplexuagoak egin ditzaket. IF formula bat da, baina badaude ehunka. Adibidez, bi zutabeko lehenengo 10 elementuak gehitu nahi baditut, idatzi dezaket =SUM(A1:B10) eta A eta B zutabeetako 1etik 10erako errenkada guztiak batuko ditu.

ErreferentziakAldatu

  1. «Spreadsheet: History of the Term» web.archive.org 2002-12-13 (Noiz kontsultatua: 2021-12-15).
  2. «A First Pre-VisiCalc Attempt at Electronic Spreadsheets : Anthony J. Pennings, PhD» web.archive.org 2017-07-07 (Noiz kontsultatua: 2021-12-15).
  3. (Ingelesez) Mattessich, Richard. (1967). Budgeting Models and System Simulation. University of British Columbia (Noiz kontsultatua: 2021-12-15).
  4. Single Document. (Noiz kontsultatua: 2021-12-15).

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu