Kaledoniako ubidea (ingelesez: Caledonian Canal, Eskoziako gaeleraz: Canàl Cailleanach) Eskoziako Highland eskualdea ipar-ekialdetik hego-mendebaldera zeharkatzen duen ubidea da, Invernessetik Fort Williamera

Kaledoniako ubidea
Motaubide
Geografia
Map
Koordenatuak57°06′45″N 4°44′19″W / 57.112478°N 4.738541°W / 57.112478; -4.738541
UTC orduaUTC±00:00
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
Eskoziako kontseilu guneaHighland

Historia

aldatu

Thomas Telford ingeniari eskoziarrak eraiki zuen XIX mendean eta berak Suedian eraikitako Göta ubidearen bikia da. Highland Clearances ekarritako despopulazioari aurre egiteko lana sortzea zuen helburu ubidearen eraikuntzak. Bide batez egurrezko untziek Highland eremua zeharkatzeko ibilbide segurua lortu zen.

James Watt fisikariak egin zuen lehen ikerketa 1773an baina ez zen aurrera eraman egitasmoa. 1803an Telford eta Jessopi eman zioten enkargua. 1814an Jessop hil zen arte diseinatzen aritu ziren eta ondoren eraikuntza hasi zuten. Toki urruna izanik, eta beraz azkar bukatu nahian, bi muturretatik hasi ziren lanean eta 1822rako amaitu zen. 1843an Corpach parean itxitura bat hautsi zen eta ubidea ixtekotan egon ziren, baina 1847an James Walkerrek konpondu zuen.

Ibilbidea

aldatu

Iruditegia

aldatu

Kanpo estekak

aldatu